Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Egiaztatze Batzordearen eskaeren aurrean entzungor egitea “arduragabekeria handia” dela esan dio Aralarrek Espainiako Gobernuari

Egiaztatze Batzordearen eskaeren aurrean entzungor egitea “arduragabekeria handia” dela esan dio Aralarrek Espainiako Gobernuari

2012/01/27
Aralarrek oso modu baikorrean hartu du Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kideek atzo arratsaldean plazaratutako agiriaren edukia, eta ETA erakundeak egun daukan jarrerari eusteko konpromisoa azaldu izanak Gernikako Akordioak bere bidea egiten jarraitzen duela azpimarratu du.

Bestalde, Aralarrek kezkaz hartu du Espainiako Gobernuak Egiaztatze Batzordeak plazaratutako agiriaren aurrean azaldutako jarrera. Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak azaldu duenez, “polizia ezin da inoiz izan jarduera armatua etenda dagoela eta konpromiso hori sendoa dela egiaztatuko duena, besteak beste, polizia bera ere gatazkaren parte delako eta bere egitekoak beste batzuk direlako”.

Patxi Zabaletaren ustean, Espainiako Gobernua bere jarrera immobilistan tematzea eta Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen eskaeren aurrean entzungor egiten jarraitzea “arduragabekeria” handia da. Hala, bere jarrera aldatzeko eta Euskal Herrira bakea eta normalizazioa ekartzeko eman beharreko urratsak ematen hastea exijitu dio Aralarreko koordinatzaile nagusiak.

Aralarkideak albiste