EAJk, Aralarrek, EAk eta EBk, Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituen agindua “berehala bertan behera uztea” eskatu dute
- Gizarte politika
Lau proposatzaileen iritziz, Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuaren aginduak “GLL eskariei aurre egiteko beharrezko kopurua aurreikusi beharrean, krisi denbora honetan, Agindu berriarekin Laguntzak mugatzen dituzten irizpide berriak ezarri dira eta premia gehien dituzten pertsonak laguntzetatik kanpo utzi dira”.
Legez besteko proposamenean diotenez,“ekimena sinatzen duten taldeek hainbat aldiz egin izan dituzte salaketok, baita EUDELek ere, zeinak, gaur egun, laguntzak kudeatzen dituen, nahiz eta finantzazioa Eusko Jaurlaritzari dagokion. “Hala ere, aipatutako kexa eta salaketen gainetik, Gobernu honek prentsaren bitartez jakitera eman duenez, ez du inongo asmorik Agindua bertan behera uzteko, nahiz eta Agindu horrek babesik gabe utziko dituen krisi sasoian gaizkien dauden hainbat pertsona, eta Gobernuaren lehentasuna izan behar direnak”.
Horregatik guztiagatik, EAJk, Aralarrek, EAk eta EBk legez besteko proposamen bateratua aurkeztu dute Jaurlaritzari eskatuz, “berehala indar gabe utz dezala Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2011ko urtarrilaren 19ko agindua, zeinak ezartzen dituen 2011rako, Gizarte Larrialdietarako Laguntzetan jasotzen diren gastu espezifiko bakoitzeko gehienezko gastua, babeserako ezarritako kredituen banaketa irizpideak eta 2011rako Lurralde Historiko bakoitzari eta EAEko Udalei dagokien aurrekontu muga”.
Era berean, eskatu dute “araudi berriaren gainean udalei bidalitako zirkularra berehala bertan behera utz dezala”.
Albiste erlazionatuak
Gizarte politika
- Ezenarrok gobernuari eskatu dio ez dezala aplikatu LGSren izoztea gizarte laguntzak emateko orduan
- Ezenarro: “Ulertezina da gobernu sozialista harro sentitzea bazterkeria eta pobrezia handitzen duen lege aldaketarekin”
- Aralarrek gogor kritikatu du Jaurlaritzak gizarte laguntzetan egin nahi duen murrizketa berria


