EAEko Harrobien lehenengo Lurralde Plan sektoriala egingo du gobernuak, Aralarren ekimenez
- Maeztu
- Ingurumena
Eusko Legebiltzarreko alderdi guztien aldeko botoei esker onartu da gaur Harrobien Lurralde Plan sektoriala egitea. Aralarren ekimenak, besteak beste, harrobiak non kokatu beharko diren zehaztu beharra eskatzen du, ondare kulturala eta naturala babesteko . “Gaur egun planifikazio gabe eta legedia zaharkituaren arabera baimentzen dira ustiaketak”, azaldu du Aralarren legebiltzarkide Dani Maeztuk, “eskaria eta eskaintza uztartzen dira soilik”, gaineratu du.
Maeztu legebiltzarkideak zenbait arrazoi aipatu ditu plana “ezinbestekotzat” jotzeko. Alde batetik, “sektorea egituratzeko eta ordenatzeko beharrizana dago; planifikazio ezak garamatza egoera anarkiko hau izatera”. Legebiltzarkidearen iritziz, “horrek ondare naturala eta kulturala hondatzea dakar”. Ingurumenak pairatzen duen eragina txikitze aldera, hain zuzen ere, Aralarrek beste iturri batzuk erabiltzea proposatu du: “botatako eraikuntza eta azpiegituretako edo eraikuntzako hondarrak erabili daitezke, betetze lanak edo hormigoia egiteko; birziklatze horrek harrobietatik ateratzen den harri kantitatea murriztuko luke”.
Aralarrek azaldu duenez, dugun garapen ereduaren inguruko eztabaida sustatzea ere garrantzitsua da. “Beharrezkoa da eskaria arrazionalizatzea. Eraikuntzan eta obra publikoan oinarritzen badugu eredu ekonomikoa jakin behar dugu horrek ondorioak dakartzala, eta Inguruan, paisaian, akuiferoetan eta kutsadura atmosferikon eragiten duela”, esan du Maeztuk. Bukatzeko, “interes orokorra interes partikularren gainetik jartzeko lanean“ jarraituko duela esan du Maeztuk . Horren harira, martxoan zehar eztabaidatuko den beste proposamen bat ekarri du gogora legebiltzarkideak: “harrobi abandonatuak leheneratzeko” ekimena.
Albiste erlazionatuak
Maeztu
- Arlo publikoko langileen murrizketak zuzendu beharko ditu gobernuak, Aralarren ekimenez
- Aralarrek elkartasuna adierazi die eraildako ertzainen senideei
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “proposamen zehatza ekar dezala Legebiltzarrera, zerga politikan arautzeko eskumena izan dezan”
- Maezturen iritziz, "agortutako gobernuaren lehendakariak legealdia amaitzeko mehatxua egin du gaurko diskurtsoan"
Ingurumena
- Aralarren mozioa onartu eta harrobien arloko plan bi egiteko epe berria eman dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari
- Garmendiak ez du aipatu ere egin Legebiltzarrak Arabako gasaren inguruan hartu zuen akordioa Bartzelonako forumean
- Aralarrek Atxarteko harrobiaren berreskuratzearen inguruan bi ekimen erregistratu ditu
- Praileaitzi 100 metroko babesa eskaintzen dion dekretua onartzea eskatu dio Aralarrek gobernuari


