Donostiako Aralarrek EAJri gogoratu dio jarduera politikoaren dialektikaren muga gezurrak eta duintasun ezak jartzen dutela
- Beola
Jarduera demokratikoak, espresio askatasunak ere, gainerako jardueren moduan, halako izateari uzten diote faltsukerien lurretan sartzen denean, eta orduan, herritar eta eragile moduan, norbere eskubideen defentsara jo behar izaten da, horiek apurtzen direnean. Horregatik guztiagatik erabaki du Aralarrek demanda aurkeztea.
Bestalde, Donostiako Aralarrek beste behin dei egiten dio Aitziber San Romani Ainhoa Beola zinegotziaren kontra egindako salaketa larrien aurrean atzera egitera. Neurri horretan, Aralarrek aurreratu nahi du ez duela ika-mika honekin jarraituko, politika egin eta ulertzeko dituen irizpide nagusietan ez delako horrelako jokabiderik sartzen, baizik eta herritarren eguneroko arazoak konpontzeko zintzo lan egitea.
Albiste erlazionatuak
Beola
- Aralarrek lan bilera egin du, indarkeria matxistarekin nola amaitu hausnartzeko eta proposamenak lantzeko
- Aralarrek salatu du alde bakar bateko biktimen eguna bihurtu dutela memoria eguna
- Aralarrek bat egiten du CLECE enpresako Donostiako etxebizitza laguntza udal zerbitzuko langileen aldarrikapenekin
- Aralar ez dator bat Donostiako Udal langileei Elkarkidetzako kuotan egin zaizkien murrizketekin


