Aralarrek egindako interpelazioaren harira, Celaak eskoletan eremu elektromagnetikoak neurtzeko konpromisoa hartu du
- Maeztu
- antenak
Aralarren legebiltzarkide Dani Maeztuk Hezkuntza sailari eskatu dio eskoletan haririk gabeko Internet konexioaren ezarpena bertan behera uzteko. Horren harira, Aralarrek defendatu du “gaur egun dagoen konexioa aprobetxatzea, kablea alegia, Interneterako sarbidea izango dutela bermatzeko”. “Gaur egun sekulako eztabaida dago uhin elektromagnetikoek izan ditzaketen osasun ondorio kaltegarrien inguruan, eta beraz, ez da batere logikoa ikasleak eta irakasleak eremu hauetara arriskatzea”, azaldu du Maeztuk.
Hainbat elkarte eta aditu ari da gai honen inguruan kezka adierazten, eta Hezkuntza sailburu Isabel Celáak eskoletan neurketak egiteko konpromisoa hartu du. “Hala ere, arduragabe jokatzen ari dela uste dugu, debate zientifikoa irekita dagoelako, eta irakasleak eta umeak arriskuan jartzeko hautua hartzen delako, Europako Parlamentuak hainbat aldiz aldarrikatu duen zuhurtzia printzipioa jarraitu beharrean”, esan du Dani Maeztuk.
“Egokiagoa da osasun arloan zuhurtziaz jokatzea, eskolako klase batean haririk gabeko konexioak ekarri ditzaketen ondorio positibo txikiak izan beharrean; gainera kontutan hartu beharra dago eskola gehienetan hari bidezko konexioa badagoela”, gogoratu du Maeztuk. “Wi-fi-a ez izateak sortu dezakeen kaltea ez da konparagarria osasunean izan dezakeen ondorio txarrekin”.
“Aralarrek jakin badaki erakunde publikoek herritarren teknologiaz disfrutatzeko duten eskubidea bermatu behar dutela, baina ez da logikoa osasuna arriskuan jartzearen ordainetan egitea. Gainera, jakin badakigu gaur egun eztabaida pil-pilean dagoela, eta horregatik egokiena itxarotea da, beste aukera batzuk kontuan hartzea eta umeak eta biztanle talde hauskorrak arriskuan ez jartzea”, adierazi du legebiltzarkideak.
Albiste erlazionatuak
Maeztu
- Arlo publikoko langileen murrizketak zuzendu beharko ditu gobernuak, Aralarren ekimenez
- Aralarrek elkartasuna adierazi die eraildako ertzainen senideei
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “proposamen zehatza ekar dezala Legebiltzarrera, zerga politikan arautzeko eskumena izan dezan”
- Maezturen iritziz, "agortutako gobernuaren lehendakariak legealdia amaitzeko mehatxua egin du gaurko diskurtsoan"


