Biktimek izan duten errekonozimenduaz galdetu dio Aralarrek Espainiako gobernuari
- biktimak
- Legebiltzarra
- Ezenarro
Legebiltzarreko Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarroren iritziz, “informazio hori eskuratzea ezinbestekotzat jotzen dugu Eusko Legebiltzarrean biktima guztien errekonozimenduaren eta erreparazioaren inguruan egiten ari garen lana bideratzeko”.
Hala, Aralarrek Espainiako gobernuari eskatu dio, bidal dezala Eusko Legebiltzarrera gerra zibilaren eta frankismoaren ondorioz giza eskubide larrien urraketak jasan dituzten pertsonak kalte-ordaina jasotzeko duten eskubidea aitortzen dien legediari esker egin diren errekonozimendu eta ordain ekonomikoen berri. Izan ere, hainbat legek onartzen die giza eskubideen urraketak jasan dituzten pertsonei errekonozimendu eta kalte ordaina. 1979ko eta memoriaren legeek esaterako, pentsio ekonomikoak aitortzen dizkie frankismoaren biktimei eta 1999ko legeak –2011n aldaketak izan dituenak-, berriz, terrorismoaren biktimentzako errekonozimendua eta kalte-ordainak aitortzen ditu. Kasu honetan Aralarren bozeramaileak eskatu du, zehaztuta ematea, batetik, ETAren biktimei dagozkien kopuruak eta bestelako talde armatuei dagozkien biktimenak, bestetik, (BVE, GAL, Triple A, DRIL eta bestelakorik balego).
Bestalde, Jaurlaritzaren Justizia sailari Gerra zibilaren eta Frankismoaren biktimen inguruan luzatu dio informazio eskaria. Aralarrek jakin nahi du gerra zibileko eta Frankismoko zenbat biktima dauden gure erkidegoan, bai eta zenbatek jaso duten 1979ko Espainiako legeak aitortzen duen pentsio ekonomikoa.
Ezenarrok “garrantzitsutzat” jo du informazio hori guztia batzea, “orain arteko legeetatik kanpo geratu diren biktimei zor zaien errekonozimendu eta erreparazioa aitortzeko baliagarria izango delako; izan ere, Jaurlaritzak jada egin du publiko oraindik errekonozimendurik izan ez duten biktimak artatzeko dekretu zirriborroa”.
Justizia sailari luzatutako galdera zehatzak:
- Gerra zibileko eta Frankismoko zenbat biktima daude Euskal Autonomia Erkidegoan?
- Zenbatek jaso dute estatu espainiarreko 5/1979ko legeak, irailaren 18koa, aitortzen dituen pentsio ekonomikoak? Zenbatekoa da diru-kopurua guztira?
- Zenbatek eskatu dute estatu espainiarreko 52/2007 legea onartu zenetik, 5. artikuluan onartzen diren kalte-ordainak? Hau da, 5/1979 legeak jasotzen zituenak aldatzen duen legean datozenak? Zenbatekoa da diru-kopurua guztira?
Espainiako gobernuari egindako galdera zehatzak:
- Zenbatek jaso dute 5/1979ko legeak, irailaren 18koa, aitortzen dituen pentsio ekonomikoak? Zenbatekoa da kopurua guztira?
- Zenbatek eskatu dute 52/2007 legea onartu zenetik 5. artikuluan onartzen diren kalte-ordainak? Hau da, 5/1979 legeak jasotzen zituenak aldatzen duen legean datozenak? Zenbatekoa da kopurua guztira?
- Zenbatek eskatu dute 52/2007 legearen 10. artikuluan aitortzen diren kalte-ordainak? Zenbatekoa da kopurua guztira?
- Zenbatek eskatu dute 32/1999ko urriaren 8ko Terrorismoaren biktimen legeak aitortzen dituen kalte-ordainak? Zenbatekoa da kopurua guztira?
- Zenbateko eskatu dute 2009ko legea aldatzen duen 29/2011 legeak, irailaren 22koa, aitortzen dituen kalte-ordainak? Zenbatekoa da kopurua guztira orain arte?
- 2009ko eta 2011ko Terrorismoaren Biktimak erreparatzeko eta babesteko lege integralek aitortzen dituzten kalte-ordainen datuei dagokienez, zehaztuta eman, ETAren biktimei dagozkien kopuruak batetik eta bestelako talde armatuei dagozkien biktimak bestetik (BVE, GAL, Triple A, DRIL eta bestelakorik balego).
Albiste erlazionatuak
biktimak
Legebiltzarra
- Bakegintzan eta elkarbizitzan aurrerapausoak emateko “ezinbestekotzat” jo du Ezenarrok lan talde irekia eratzea Legebiltzarrean
- Kutxen izaera soziala eta gizartekitza bermatzeko zuzenketak egin dizkio Aralarrek kutxen legeari
- Aralarrek bere poztasuna adierazten du D ereduak berriz gora egin duelako
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
Ezenarro
- Bakegintzan eta elkarbizitzan aurrerapausoak emateko “ezinbestekotzat” jo du Ezenarrok lan talde irekia eratzea Legebiltzarrean
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko


