Batzar Nagusiek Hirukotrans txartela pertsonala izatetik familiarentzat izatera pasatzea eskatu dute Aralarren ekimen bati esker
Murgiak azaldu du Hirukotrans txartela duela urtebete jarri zutela indarrean, baina ordutik gabezia aipagarriak igarri dizkiotela. “Akats horiek konpondu behar ziren benetan familientzako errentagarri eta erabilgarri izan nahi bazuen. Izan ere, gaur egun, familientzat arazoa zen txartel hori erabltzeko orduan, batez ere, umeek erabiltzeko orduan, eta familiaren ekonomian zuen eraginagatik”.
Murgiak egungo sistemarekin dauden arazoak azaldu ditu batzordean. “Demagun bost kideko familia batek Hirukotransa atera nahi duela. Bost txartel atera behar ditu bakarra atera beharrean. Arazoa ez da diru arazoa bakarrik, izan ere, bakoitzak bere nortasun agiria izan behar du Hirukotrans txartelarekin bat datorrela erakusteko. Horrez gain, gerta liteke txarteletako batean nahiko diru ez izatea. Familiarentzat pentsatutako abantaila baten kasuan horrela ibiltzeak ez dirudi oso zentzuzkoa. Azkenean errazagoa eta merkeagoa da bono normala ateratzea”.
Murgiaren hitzetan, “txartel hori familiarentzako txartel bihurtzeak, orain arte izan dena baino errazago bilakatuko du famliaren ekonomiaren kudeaketa”.


