Basabe: "Pertsonen eskubideen gainetik pasatzeko inolako lotsarik ez da erakusten ari Espainiako estatua"
2010/03/26
- Basabe
- Alderdien Legea
"Aralar eskubide guztien alde dagoenez, ezinbestean egon behar du baita ere pertsona orok politikan jarduteko eskubidearen alde". Hori dela eta, adierazi du Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek "iruditzen zaigu Espainiako estatua ari dela gehiago murriztu guran berez murriztaile baden lege bat". Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak Alderdien Legea eta Erregimen Lokaleko Legea moldatuko dituela eta. Basaberen iritziz, "iruditzen zaigu, pertsonen eskubideen gainetik pasatzeko inolako lotsarik ez dela erakusten ari Espainiako estatua. Batera dihardute PSOEk eta PPk, eta batera diharduten bi alderdi horien eskutik ez dago herri honetarako albiste onik espero izaterik".
Albiste erlazionatuak
Basabe
- Basabe: “Zigorgabetasunik mezurik ezin zaio eman giza eskubideen errespetuaren berme izan behar duen polizia demokratikoari”
- Aralarrek bere poztasuna adierazten du D ereduak berriz gora egin duelako
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Aralarrek euskal herritarren arteko elkarbizitzarako itun berria proposa dezala exijitu dio Lopezi
Alderdien Legea
- Jon Abril: “Estatutuen irakurketa positiboa egiten dugu inflexio puntua delako”
- Aralarrek diputatu eta senatariei eskatu die aukera hau baliatu dezatela Alderdien Lege “demokratikoa, modernoa eta irekia” ezartzeko
- Alderdien Legea aldatzeko Conde Pumpidoren asmoa berri larria eta ezkorra dela dio Aralarrek


