Basabe: "PPrekin desadostasunak eszenifikatzeari utzi, eta hauteskundeak deitu"
- Aurrekontuak
- Basabe
- Legebiltzarra
“Argi dago berriz ere eskumaren eskutik ateratako dituzuela aurrera aurrekontuak, besteak beste, beste inorekin ez duzuelako berba egin; beraz, zuek zarete zeuen burua isolatzen duzuenok; aurrekontuak PPri esker onartuta, jarraituko duzue haren menpe egoten politika egiteko orduan”. Hala adierazi du Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek, 2012ko aurrekontuei egindako osoko zuzenketaren defentsan. Ez gobernua, ezta alderdi sozialista ere ez dela oposizioko inongo talderekin harremanetan jarri salatu du Basabek. Era berean, talde sozialistako ordezkariari gogoratu dio “ez dela EAJ-PPren arteko akordioa dagoen akordio bakarra. Izan ere, gobernu sozialista dago PPrekin akordioa egin zenutelako, eta legegintzaldian PSEk, EAJ eta H1ekin batera, zerga politika bere horretan uzteko akordioa sinatu zenuten. Hala ere, zuen lehentasunezko bazkidearen esanetara zaudete eta horixe da PSEri eta gobernuari, gainontzekoekin akordioak egiteko aukera kentzen diona, hortxe gobernuaren ahuleziaren arrazoia”. Hori dela eta, eta “2009an esandakoaren kontra, eta krisia noziaraziz baita txartoen daudenei ere, PPren eskutik onartuko dituzue aurrekontuak eta logikoa litzateke, ondoren, ganbera desegin eta hauteskundeak deitzea, bien arteko desadostasunak eszenifikatzeari utziz, ezen herri honek hori baino errespetu handiagoa merezi baitu”.
Albiste erlazionatuak
Aurrekontuak
Basabe
- Basabe: “Zigorgabetasunik mezurik ezin zaio eman giza eskubideen errespetuaren berme izan behar duen polizia demokratikoari”
- Aralarrek bere poztasuna adierazten du D ereduak berriz gora egin duelako
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Aralarrek euskal herritarren arteko elkarbizitzarako itun berria proposa dezala exijitu dio Lopezi
Legebiltzarra
- Bakegintzan eta elkarbizitzan aurrerapausoak emateko “ezinbestekotzat” jo du Ezenarrok lan talde irekia eratzea Legebiltzarrean
- Kutxen izaera soziala eta gizartekitza bermatzeko zuzenketak egin dizkio Aralarrek kutxen legeari
- Aralarrek bere poztasuna adierazten du D ereduak berriz gora egin duelako
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean


