Basabe: "Hemen legez inposatzen den hizkuntza bakarra dago eta ez da euskara"
- euskara
- Basabe
- ereduak
- hezkuntza
Legebiltzarrean prentsaurrekoa egin du Mikel Basabe legebiltzarkideak hezkuntza ereduen Aralarren jarrera azaltzeko eta Isabel Celaa Hezkuntza sailburuaren adierazpenak salatzeko. Basaberen ustez, hiru gauza daude bereziki azpimarragarri:
- Lehenengoa, hizkuntzak inposatu egin izan direla adierazi du, eta ‘inposizioen’ kontra agertu da. Ze inposizio? Hemen legez inposatzen den hizkuntza bakarra dago, eta hori ez da euskara. Gezurra da: euskara ez da inposatu, sozietate honetako gurasoek, urterik urte, elebitasuna bermatzeko balio duen eredu bakarraren alde egin du, aukera askez egin ere. Halaxe gertatzen zen Hezkuntza sailean arduradun sozialistak zeudenean, eta halaxe gertatu da gero ere.
- Bigarrena: nahiz eta jakin A ereduak ez duela balio erkidegoko hizkuntza ofizial biak ikasteko, mantendu egingo duela ziurtatu du. Aurten, matrikula berriaren %4,8 izan da A ereduarena. Eredu horretan ikasiko duten ikasleek ez dute izango euren eskubide bat gauzatzeko aukerarik: legeak herritar guztioi onartzen digu erkidegoko hizkuntza ofizial biak ikasteko eskubidea, eta administrazioak mantendu egingo du eskubide hori bermatzeko balio ez duen eredua. Eskolak sozietate elebidunaren alde diharduela eta jardungo duela esaten du, baina isildu egiten du lan eta helburu horietatik kanpora dagoela A eredua.
- Hirugarrena, Hezkuntza sailburuak adostasuna bilatu gura duela adierazten du, behin eta berriro, baina ekin eta ekin dihardu hedabideen bitartez eztabaida publikoa eraginez, hezkuntza-sistema borrokaleku bihurtuz eta eragileekin berba egin barik. Ez da hori adostasuna bilatzeko bidea. Gehiengo sindikalak bera ere haserrarazi du.
Basabek azaldu duenez, "Aralarrek argi du ingelesaren irakaskuntza hobetu egin behar dena, estudiatzeaz gainera ikasi ere egin dezaten gure ikasleek. Era berean, argi dugu eskolak jarraitu egin behar duela hizkuntza ofizial biak ikasteko balio duen irakaskuntza bultzatzen. Eta planteamendu biak erraz uztartzekoak direla uste dugu: hiru hizkuntza ikastea bada helburua, indartu dezagun hirugarren hizkuntzaren irakaskuntza beste biak ikasteko balio duen eredua harturik horretarako oinarri. Hau da, hiru hizkuntzen ikasketarako balio dezakeen eredua ingelesa indarturik duen D eredua da".
Albiste erlazionatuak
euskara
- Aralarrek Legebiltzarreko lehendakariak euskararekiko erakutsi duen jarrera kritikatu du
- Oraingoan bai, itzulpena eskatu delako atzeratu egin da Legebiltzarreko batzordea
- Legebiltzarrak bigarrenez asteon euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Eusko Legebiltzarrak euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
Basabe
- Aralarrek euskal herritarren arteko elkarbizitzarako itun berria proposa dezala exijitu dio Lopezi
- Aralarrek pozik hartu du Kultura sailburuaren konpromisoa euskal hiztunari egindako adierazpenak gaztelaniaz errepika ditzala ez eskatzeko
- Basabe: “Hiru gezur esanda, euskararen erabileraren kontra egiteko aldatu dute legea PSE-PP-UPyD alderdiek”
- Aralarrek bere poza adierazi du “erlijio-ikasgaian matrikulatzeko kanpaina eten delako irrati-telebista publikoan”
ereduak
- Aralarrek Celaari eskatu dio "beregain har dezala EAEko hizkuntza ofizial bien ezagutza ondoen bermatzen duten eredua sustatzeko ardura”
- Euskara, marko hirueledunean
- Basabe: “Orain arte zer gertatu den eta eredu bakoitzak zer eman duen kontuan hartu behar du Hezkuntza sailak marko berria planteatzeko orduan; ezin da zerotik hasi”
- Aralarrek zoriondu egin ditu D eredua aukeratu duten ume eta gurasoak, hizkuntza ofizial biak ikasiko dituztelako
hezkuntza
- Jaurlaritzak jarraituko du ordezkapenak lehenengo egunetik ez betetzen
- Basaberen iritziz “onartezina da Celaak B ereduko ikasleak hizkuntza eskakizunetik salbuetsi gura izatea”
- Santurtziko Haurreskolak eskari guztiei erantzungo diela segurtatu du Celaak
- Aralarrek EAEko gurasoak zoriondu nahi ditu euskararen aldeko apustua egiteagatik


