Basabe: “Kataluniak Auzitegi Konstituzionalak egiten diharduen ‘hausnarketari’ nazio moduan erantzun dio”
- Basabe
- Katalunia
“Kataluniako egunkariek kaleratu duten editorialak ederto erantzun dio Auzitegi Konstituzionala egiten diharduen hausnarketa horri: Katalunia nazioa da eta hedabideek nazio ikuspegitik eman diote erantzuna auzitegiari”, esan du Mikel Basabe Aralarreko Legebiltzarkideak.
Kataluniako Legebiltzarrak estatutua onartu ondoren Madrilen zuzenketak izan zituela gogoratu du legebiltzarkideak, eta orain, “PSOEk eta PPk aukeratutako epaileek beherapenaren beherapena beheratzea” erabaki nahi dutela adierazi du. “Hala eta guztiz ere, beherapenekin izan bazen ere, erreferendum bitartez onartu zuten katalandarrek”, gogoratu du.
“Argi dago Espainiak ez duela aniztasuna onartzen, era bakarrean onartzen duela espainiarra izatea. Aralarrek gero eta argiago du espainol izaera horretan ez garela sartzen ez euskaldunak ezta katalanak ere”.
Albiste erlazionatuak
Basabe
- Basabe: “Zigorgabetasunik mezurik ezin zaio eman giza eskubideen errespetuaren berme izan behar duen polizia demokratikoari”
- Aralarrek bere poztasuna adierazten du D ereduak berriz gora egin duelako
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Aralarrek euskal herritarren arteko elkarbizitzarako itun berria proposa dezala exijitu dio Lopezi


