Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Basabe: “Guk ere gura ditugu euskal presoak Euskal Herrira ekartzea”

Basabe: “Guk ere gura ditugu euskal presoak Euskal Herrira ekartzea”

2009/10/08
  • argazkiak
  • basabe
  • presoak
Basaberen iritziz, “egon gaitezke ETAren kontra eta partekatu ez, alderdi popularrak bultzatu eta alderdi sozialistak segika egiten dion politika”. Etxeraten helburu eta planteamenduak bere egin ditu Aralarrek Legebiltzarrean izandako eztabaidan. Aralarrek Etxeraten kontra talde popularrak aurkeztu duen ekimenaren aurka bozkatu du. Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek defendatu euskal presoak Euskal Herrian gura ditugun bezala, bide baketsuak erabilita ere gura ditugu herri honi dagozkion eta ukatzen zaizkion eskubideak”.

Etxeraten helburu eta planteamenduak bere egin ditu Aralarrek Legebiltzarrean izandako eztabaidan. Aralarrek Etxeraten kontra talde popularrak aurkeztu duen ekimenaren aurka bozkatu du. Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek defendatu euskal presoak Euskal Herrian gura ditugun bezala, bide baketsuak erabilita ere gura ditugu herri honi dagozkion eta ukatzen zaizkion eskubideak”.

Aralar oso kritiko agertu da Legebiltzarrean Etxeraten legez kanporatzea eskatzeko talde popularrak aurkeztu duen ekimenaren aurrean. Mikel Basabe legebiltzarkideak adierazi duenez, “arriskutsuena guretzat bosgarren puntua da: Etxeraten jarduera Auzitegi Nazionalera eramatea defendatzen duena”. Izan ere, “Etxeratekin bat etorriko gara edo ez, pentsatuko dugu defendatzen dutenak baduela oinarririk edo ez, baina demokrazian nahiz eta berdin pentsatu ez, besteak pentsatzen duena onartzea ere bada”. Horregatik, Aralarrek behin eta berriz egin du deia pertsona guztien eskubide guztiak defendatzeko eta “horrek eraman gaitu jarrera bat hartzera ETAren kontra: pertsona guztien eskubide guztiak defendatzeko ditugulako”. Onartezina da Basaberen iritziz,  “pertsona bat mehatxatzea eta are gutxiago hiltzea, politika egiteagatik eta politika egiteko era hori konpartitzen ez dugulako”. Baina era berean, gehitu du Basabek “estatu demokratiko batek onartu egin behar ditu bere erabakien kontra jartzen den jendearen planteamendu baketsuak”. Ildo horretan, Etxeratek bilatzen duena, dispertsioarekin bukatzea, defendatu du Aralarren ordezkariak: “Aralarrek ere gura duen planteamendua da. Geuk ere gura ditugu Euskal Presoak Euskal Herrian. Gura dugu euskal presoak Euskal Herrira ekartzea. Horrekin bat gatoz eta hori lortu behar dugu bide baketsuetatik”. Hala, bide baketsuak erabilita lortu behar dira baita ere herri honi dagozkion eta ukatzen zaizkion eskubideak”. Horregatik guztiagatik, gehitu du Basabek, “egon gaitezke ETAren kontra eta partekatu ez Eusko Jaurlaritzak egiten duen politika, eta, jakina, partekatu ez, alderdi popularrak bultzatu eta alderdi sozialistak segika egiten dion politika”.