Basabe: “Gobernuak ez du berak zuzenean kudeatzen duen hezkuntza publikoaren aldeko apustua egiten”
- Hezkuntza
- Basabe
Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek ELA, LAB eta STEI-EILAS sindikatuek deituriko grebaren alde egin du Radio Euskadin egindako adierazpenetan. “Badago bai, greba egiteko arrazoirik, Eusko Jaurlaritzak politika egiteko daukan jarreraren beste adibide baten aurrean gaudelako: lehenengo erabakiak hartzeko ohitura du eta gero saiatzen da erabaki horren gaineko eztabaida egiten”, azaldu du Basabek. “Espero dugu, beste gai batzuekin gertatu den moduan gerora hausnarketa bat izatea eta elkarrizketaren alde ez daudenak elkarrizketarako gogoa izatea”, gaineratu du.
Basabek arlo honetan Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa kritikatu du, “gutxiengo sindikalarekin akordioak lortzeko gai delako, irakasleen gehiengoaren ordezkaritza sindikala baztertuz”. Legebiltzarkideak “zuzenean kudeatzen duen hezkuntza publikoaren aldeko apustua ez egitea” leporatu dio Jaurlaritzari. “Gobernuak ez du hezkuntza publikoa sendotzeko eta hedatzeko lan egiten, eta ez du ere ahaleginik egiten, sare publikoak dituen beharrizanak asetzeko”, gaineratu du legebiltzarkideak.
Greba egiteko beharra dagoen edo ez galdetu zaio Aralarren ordezkariari: “Bai, badago arrazoi nahikoa greba egiteko. Gainera, sindikatuek ez dute irakasleen lan baldintzak defendatzeko soilik greba egingo; sindikatuek zerbitzu publikoa defendatzeko joko dute grebara. Sindikatuek ez dute lan baldintzak defendatzeko bakarrik lan egiten, kalitatezko hezkuntza publikoaren defentzan dihardutelako”, azaldu du.
Albiste erlazionatuak
Hezkuntza
- Nekane Perezek murrizketen aurkakako mobilizazioetan parte hartzera deitzen du
- Aralarrek bere poztasuna adierazten du D ereduak berriz gora egin duelako
- Aralarrek bere poza adierazi du “erlijio-ikasgaian matrikulatzeko kanpaina eten delako irrati-telebista publikoan”
- Ezenarroren iritziz, “bake hezkuntza planaren modulazio berri baten aurrean gaude, indarra GGEEn sustapenean jartzen duena”
Basabe
- Basabe: “Zigorgabetasunik mezurik ezin zaio eman giza eskubideen errespetuaren berme izan behar duen polizia demokratikoari”
- Aralarrek bere poztasuna adierazten du D ereduak berriz gora egin duelako
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Aralarrek euskal herritarren arteko elkarbizitzarako itun berria proposa dezala exijitu dio Lopezi


