Basabe: “Erlijio irakasleek duten lan baldintzen ituna ez da justua beste irakasleekin”
- Hezkuntza
- Basabe
- Legebiltzarra
Mikel Basabe Aralarren legebiltzarkideak argi adierazi duenez, “gaurko gaia ez da erlijioa eskoletan bai ala ez, baizik eta erlijio irakasleek duten lan baldintzen ituna ez dela justua beste irakasleekin. Ordezkoen zerrendetan dauden irakasleez ari gara, funtzio publikora ailegatzeko irizpide justuak egotea bermatzeaz ari gara, hain zuzen ere”.
Kontua da erlijio irakasleak ez direla erlijio ikasgaira mugatzen; euren ordutegia osatzeko bestelako ikasgaiak ere ematen dituzte eta hortik dator, hain justu, Aralarrek egindako salaketa eta Hezkuntza sailari zuzendutako eskaria. Basaberen iritziz, “ez da justua hori horrela izatea. Funtzio publikora heltzeko ateak bakarra izan behar du eta herritar orok izan behar du ate horretatik pasatzeko eskubidea, era horretara funtzio publikoan ari diren guztiek eskubide eta betebehar guztiak izan ditzaten. Baina ez da hori gertatzen erlijio irakasleekin, ez baitira ate horretatik sartzen hezkuntza sailera”.
Gogora ekarri behar da erlijio irakasleek euren fedearen agintariek emaniko baimen berezia eskuratu behar dutela erlijio horren eskolak eman ahal izateko. Hori barik, ez dute erlijio irakasle izaterik.
Funtsezko berezitasun horrek eraginda aurkeztu du Aralarrek ekimena gaurko plenoan Legebiltzarrean; “gehiago da justiziari dagokion zerbait, kopuruari dagokiona baino”. Aldiz, ekimenak ez du aurrera egin. Aralarrek eta EBk bakarrik babestu dute. UPyDk, PSEk, PPk eta EAJk kontra bozkatu dute. EA, aldiz, abstenitu egin da; izan ere, eta Basabek gogoratu duenez, “erlijio irakasleek egoera berezi hori daukate aurreko gobernuak, Lopez lehendakari izendatzeko bezperan, sinatu zuenetik”.
Albiste erlazionatuak
Hezkuntza
- Nekane Perezek murrizketen aurkakako mobilizazioetan parte hartzera deitzen du
- Aralarrek bere poztasuna adierazten du D ereduak berriz gora egin duelako
- Aralarrek bere poza adierazi du “erlijio-ikasgaian matrikulatzeko kanpaina eten delako irrati-telebista publikoan”
- Ezenarroren iritziz, “bake hezkuntza planaren modulazio berri baten aurrean gaude, indarra GGEEn sustapenean jartzen duena”
Basabe
- Basabe: “Zigorgabetasunik mezurik ezin zaio eman giza eskubideen errespetuaren berme izan behar duen polizia demokratikoari”
- Aralarrek bere poztasuna adierazten du D ereduak berriz gora egin duelako
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Aralarrek euskal herritarren arteko elkarbizitzarako itun berria proposa dezala exijitu dio Lopezi
Legebiltzarra
- Bakegintzan eta elkarbizitzan aurrerapausoak emateko “ezinbestekotzat” jo du Ezenarrok lan talde irekia eratzea Legebiltzarrean
- Kutxen izaera soziala eta gizartekitza bermatzeko zuzenketak egin dizkio Aralarrek kutxen legeari
- Aralarrek bere poztasuna adierazten du D ereduak berriz gora egin duelako
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean


