Basabe: “Doktrinatze nazionalista hastekotan orain hasiko da PP eta PSEren eskutik”
- euskara
- Basabe
- ereduak
- hezkuntza
Aralarrek salatu egin du Isabel Celaa Hezkuntza sailburuaren ereduen dekretua. “Doktrinatze nazionalista hastekotan orain hasiko da PP eta PSEren eskutik”, salatu du Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek.
“Gezurra dio sailburuak dioenean euskara, lehentasunez, irakaskuntza hizkuntza izendatzeak gizartearen %80 kanpoan uzten duela. Euskal gizarteak berak ere hala adierazten du: azkeneko matrikulazio berrietan %71 D ereduan izan dira eta %24 B eredua. A eredua %5era ere ez da heldu”, gogoratu du Basabek. Aralarren ordezkariaren ustez, “gizarteak berak aukeratu du euskara izatea, lehentasunez, irakaskuntza hezkuntza”.
Bestalde, eta Euskal Herria kontzeptu historiko eta kulturala izateaz gainera, “politikoa ere” badela dio Aralarren ordezkariak. “Euskal Herria termino politiko legez ere existitzen dela aditzera ematen dute egunero-egunero PSEk eta PPk, Nafarroan eta EAEn, ez beste inon, ezin baita ulertu PPk lagundutako PSOEren gobernua izatea edo PSOEk lagundutako PPren gobernua izatea”.
Aralarrek gai honetan ere “abertzaleen arteko elkarlana bultzatuko du, helburuak zehaztu eta helburu horretara heltzeko biderik egokiena zein den guztion artean erabakitzeko”.
Albiste erlazionatuak
euskara
- Aralarrek Legebiltzarreko lehendakariak euskararekiko erakutsi duen jarrera kritikatu du
- Oraingoan bai, itzulpena eskatu delako atzeratu egin da Legebiltzarreko batzordea
- Legebiltzarrak bigarrenez asteon euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Eusko Legebiltzarrak euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
Basabe
- Aralarrek Legebiltzarreko lehendakariak euskararekiko erakutsi duen jarrera kritikatu du
- Aralarrek elkartasuna adierazi die eraildako ertzainen senideei
- Basabe: “Aldaketaren gobernu izan gura zuen horrek, PPren eskutik eta UPyDren itzaletik dakarkigu aldaketa”
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “proposamen zehatza ekar dezala Legebiltzarrera, zerga politikan arautzeko eskumena izan dezan”
ereduak
- Aralarrek Celaari eskatu dio "beregain har dezala EAEko hizkuntza ofizial bien ezagutza ondoen bermatzen duten eredua sustatzeko ardura”
- Euskara, marko hirueledunean
- Basabe: “Orain arte zer gertatu den eta eredu bakoitzak zer eman duen kontuan hartu behar du Hezkuntza sailak marko berria planteatzeko orduan; ezin da zerotik hasi”
- Aralarrek zoriondu egin ditu D eredua aukeratu duten ume eta gurasoak, hizkuntza ofizial biak ikasiko dituztelako
hezkuntza
- Jaurlaritzak jarraituko du ordezkapenak lehenengo egunetik ez betetzen
- Basaberen iritziz “onartezina da Celaak B ereduko ikasleak hizkuntza eskakizunetik salbuetsi gura izatea”
- Santurtziko Haurreskolak eskari guztiei erantzungo diela segurtatu du Celaak
- Aralarrek EAEko gurasoak zoriondu nahi ditu euskararen aldeko apustua egiteagatik


