Basabe: “Aldaketaren gobernu izan gura zuen horrek, PPren eskutik eta UPyDren itzaletik dakarkigu aldaketa”
- Euskara
- Basabe
- Legebiltzarra
- Hizkuntza Politika
Euskara inposatzen den hizkuntza dela gezurtatu egin du Basabek gaurko batzordean izandako eztabaidan. Are gehiago, konstituzioaren 3. artikulua gogora ekarriz, “inposatzen den hizkuntza bakarra gaztelania” dela adierazi du eta, beraz, “gezurra” dela sozialistek erabili duten planteamendua, hau da, derrigortasunak kontrakotasuna eragiten duela; “zeren, guztiok gaztelania jakitera derrigortuta egon arren, ez dut ikusten, nik behintzat, gaztelaniaren kontrakotasunik ganbera honetan; zoritxarrez, ez dakit gauza bera esan daitekeen euskararen inguruan”. Gauzak horrela, Basaberen iritziz, legea aldatzeko sozialistek hartu duten erabakiaren atzean “beste arrazoi batzuk daude”; alegia, “Lehendakariak berak behin eta berriz azpimarratu arren bere gobernuaren asmoa dela euskararen erabilera askatasunean sustatzea, behin eta berriro neurriak hartzen ari da hain justu euskaldunok euskara askatasunean aukeratzeko aukerarik izan ez dezagun”. Hori dela eta, Basabere ustez –eta aurten 30 urte beteko dituen euskararen legeak ere onartu arren euskal herritarrok merkataritza arloan euskaraz aritzeko daukagun eskubidea–, “Lopezen gobernuak justu kontrako erabakia hartu du eta horren atzean dagoen helburu eta arrazoi bakarra da aldaketaren gobernu izan gura zuen horrek aldaketa dakarkigula PPren eskutik eta UPyDren itzaletik”.
Aralarrek mantendu egin ditu zuzenketak, plenoan eztabaidatu eta bozkatu daitezen, zuzenketa bat bera ere ez delako onartu batzordean.
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Aralarrek pozik hartu du Kultura sailburuaren konpromisoa euskal hiztunari egindako adierazpenak gaztelaniaz errepika ditzala ez eskatzeko
- Basabe: “Hiru gezur esanda, euskararen erabileraren kontra egiteko aldatu dute legea PSE-PP-UPyD alderdiek”
- Euskararen Egunaren harira, Inaki Irazabalbeitiak idatzitako iritzi artikulua
Basabe
- Basabe: “Zigorgabetasunik mezurik ezin zaio eman giza eskubideen errespetuaren berme izan behar duen polizia demokratikoari”
- Aralarrek bere poztasuna adierazten du D ereduak berriz gora egin duelako
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Aralarrek euskal herritarren arteko elkarbizitzarako itun berria proposa dezala exijitu dio Lopezi
Legebiltzarra
- Bakegintzan eta elkarbizitzan aurrerapausoak emateko “ezinbestekotzat” jo du Ezenarrok lan talde irekia eratzea Legebiltzarrean
- Kutxen izaera soziala eta gizartekitza bermatzeko zuzenketak egin dizkio Aralarrek kutxen legeari
- Aralarrek bere poztasuna adierazten du D ereduak berriz gora egin duelako
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean


