Bake planaren birformulazioak eskola eta bere funtzio pedagogikoa helburu politikoen menpe jartzen ditu
- ezenarro
- eskubideak
- giza
- plana
- bake
Aralarrek gobernuari aurkeztutako alegazioak
Aurkeztutako dokumentua ez da “hezkuntza plana”, baizik eta dokumentu “erabat politikoa”. ETAren kontrako printzipioz osatutako dokumentu politikoa da eta konstituziozalea, biktimak ETAk eragindako biktimetara mugatzen duena, eta ekarpenik egiten ez duena, hezkuntza ezaugarrietara nola itzuli behar den esateko orduan. Ikuspegi politikoa, zeina gordina den, hezkuntzarekin bateragarri egitea falta du.
Ez da argi geratzen, 38 orrialde dituen dokumentu hori plan osoaren edo zati baten ordezkoa den. Berrirakurketaz hitz egiten da, baina ez dakigu aurreko dokumentuak indarrean segitzen duen beste auzi guztiei dagokienez, biktimen unitatetik harago. Gobernuak zehatz-mehatz argitu egin behar du aurreko planetik zer geratzen den eta zer ez eta, beraz, FINKATUTAKO plana exijitzen dugu; hau da, dokumentu bakar baten plan osoa eskuratzea. Urtebeteko gobernuaren ostean oinarrian diskurtso politikoa besterik ez den 38 orrialdeko dokumentua aurkeztea ez da zilegi. Dokumentua, gainera, ez da zehatza eta ez dago gobernu batek plana aurkezten duenean espero den mailara iristen.
Hasieratik gehiago asmo politikoa agerian geratzen da eta biktimen inguruan dagoen kontsentsu ñimiñoa apurtzen du, giza eskubideen defentsatik eta indarkeriaren errefusatzetik diagnosi politiko partziala eta bizi dugun egoeraren alde bakarreko ikuspegia ematera pasatzen da. Horren kontura bi gauza azpimarratu beharko genituzke:
- Terrorismoaren biktimen zentraltasuna, funtsean ETAren biktimetan zentratzen da, biktimen mailaketa eginez, arrazoitzeko ere arazoak dituena.
- Terrorismoa erakundeek duten ikuspegi kritikoarekin lotzen du zuzenean eta modu arriskutsu eta politizatu batean, hau da, estatus quoa, hain kuestionatua dagoena.
Gobernuak alderdi hezitzailea eta pedagogikoa bigarren plano baten utzi du, helburu nagusiari garrantzia emanez, hau da, biktimek geletan kontsentsu politiko-soziala ez duen kontakizuna egin dezaten eta hori behin eta berriz sumatzen da:
- Ez dago inongo ebaluaziorik, ezta ere ikerketa zientifikorik ere, giza eskubideen edozein urraketaren biktimen zuzeneko presentziaren onura pedagogikoak bermatzen dituenik.
- Eskolari bere egitekotik harago doan eginkizuna eskatzen zaio
- Zehaztasuna falta da hezkuntza arloan
- Ez da elkarrizketarik egon hezkuntza komunitatearekin
Horren guztiaren aurrean, Aralarren bozeramaile, Aintzane Ezenarrok, gobernuari eskatu dio, alde batetik, erretira dezala planaren birformulazioaren eduki politiko guztiak, hau da, dokumentua bere erretira dezala. Eskatzen diogu eztabaidarako epea ireki dezala alderdi politiko guztien artean, hezkuntza komunitateak eta giza eskubideen inguruan ari diren elkarteek ere parte hartzeko aukera izan dezaten.
Ez da onargarria kontsentsuaren izenean aritzea eta elkarrizketarako eta funtseko aldaketak egiteko tarte bat ez ematea, atzo bertan gobernuko bozeramaileak ulertzera eman zuenez.
Era berean, lasaitasun mezua helarazi nahi diegu gurasoei, eta hezkuntza komunitate osoari orokorrean, eta dei egiten diegu erantzun sendo eta lasaia egitera. Ez dugu onartuko, lehengo sasoi batzuk hainbeste gogorarazten diguten, gure umeen doktrinamendu politikorik. Eta, gaur errepublikaren eguna dela aprobetxatu nahi nuke, gerra zibilean eta frankismoan hil ziren eta giza eskubideen urraketa jasan zuten guztiak gogora ekartzeko.
Albiste erlazionatuak
ezenarro
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru
eskubideak
- Aralarrek kritikatu egiten du “euskararen kontrako jarrera baino ez dakartela legebiltzarrera PPk eta UPyDk”
- Giza Eskubideen Batzordeko presidenteak berriz ere ukatu du Aralarrek eskatutako herritarren agerraldia, Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren batzordearen aurrean
- Giza Eskubideen zuzendariak uko egin dio Felipe Gonzalezen hitzak baloratzeari eta kalifikatzeari, Aralarrek hala eskatu dionean
- Aralarren Gernika-Lumoko zinegotzi Joseba Abaituari ukatu egin diote AEBra joateko baimena
giza
- Giza Eskubideen Batzordeko presidenteak berriz ere ukatu du Aralarrek eskatutako herritarren agerraldia, Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren batzordearen aurrean
- Giza Eskubideen zuzendariak uko egin dio Felipe Gonzalezen hitzak baloratzeari eta kalifikatzeari, Aralarrek hala eskatu dionean
- "Elkarteetatik kanpoko biktimak albo batera utzi ditu Eusko Jaurlaritzak"


