"Aurrekontuei egindako zuzenketa bakar bat bera ere negoziatzeko borondaterik erakutsi ez duen gobernu baztertzaile eta frontista baten aurrean gaude"
- aurrekontuak
- ezenarro
- biktimak
Aralarren Legebiltzar taldeak kritikatu egin du gobernu sozialistak 2011eko aurrekontuei egindako zuzenketen aurrean hartutako jarrera. “Berriz ere agerian geratu da gobernuaren izaera baztertzaile eta frontista. Ez dute inongo borondaterik erakutsi Aralarrek egindako zuzenketa bakar bat bera ere onartzeko”, adierazi du Ezenarrok.
Gogorarazi behar da Aralarrek, osoko zuzenketaz gainera, 161 zuzenketa partzial aurkeztu zituela eta “atzoko egunean esan ziguten ez zigutela bakar bat bera ere ez onartuko”. Hori dela eta, Aralarren bozeramaileak salatu egin du “PSEren nahikotasun eta harrokeria PPrekiko menpekotasunaren adinakoa izatea”. “Lehendakariak berak adierazi zuen guztientzako gobernua zela berea, zinismo ariketa benetan ikaragarria, bigarren urtez jarraian ez baitu ezkerreko oposizio abertzaleari zuzenketarik onartu”.
Ezenarroren iritziz, “benetan salagarria da, eta azalpenak eskatuko ditugu, giza eskubideen urraketa larrien biktimen partidarik ez sortu izana, GGEEen zuzendaritzatik ere egingo zutela iragarri dutenean”. “Oso larria deritzogu, are gehiago, biktimen auzian zalantzazko jarrera darabilen gobernuaz ari garenean, batetik biktimen errekozimenduaren bidea hasiko duela esanez eta, bestetik, 2011ko aurrekontuetan partidarik sortzeko gaitasunik ez duela erakutsiz”. Ezenarroren ustez, “ez dugu inolako bermerik adierazten duen apustua benetakoa izango den. Hala, gobernuak eman beharko ditu eman beharreko azalpen guztiak”. “Jaurlaritzaren jarrerak berriz ere agerian utzi du gezur batetik sortu zen gobernu baten aurrean gaudela eta gezurretan segitzen duela. Jarrera horrekin lortzen duen gauza bakarra da euskal gizarteak geroz eta gutxiago sinestea eta are eta urrutiago egotea”. Horregatik guztiagatik, Aralarren bozeramaileak eskari zehatz egin dio gobernuari eta berau sustengatzen duten talde politikoei “auzi horrek eskatzen duen jarrera exijitzeko, “oso larria delako arinkeriaz eta azalkeriaz aritzeko, hain justu sentiberatasunik handiena exijitzen duen gaia denean”.
Albiste erlazionatuak
aurrekontuak
ezenarro
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru
biktimak
- Biktimek izan duten errekonozimenduaz galdetu dio Aralarrek Espainiako gobernuari
- Ezenarro: “Biktima guztiei egia, justizia, ordaina eta memoria zor zaie, baina ez dute arrazoi politikoa”
- Aralarrek Lopezi eskatu dio kontsentsuaren bidera buelta dadila "memoriak adostua eta elkarbanatua behar duelako"
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du


