Argi-kutsadura arautu beharko du Jaurlaritzak, Aralarren ekimenez
- Maeztu
- Ingurumena
Aralarrek aurreko legegintzaldian argi-kutsadura murrizteko hasi zuen bideari jarraipena eman dio gaur. Kutsadura mota hori murrizteko aurkeztutako legez besteko proposamena onartu du Eusko Legebiltzarrak. Horren harira, Eusko Jaurlaritzari argi-kutsadura murrizteko arautegia garatzea eskatzen zaio Aralarrek, Alderdi Popularrak eta Alderdi Sozialistak adostu duten testuan. Aipatutako arautegiak atal berezia izango du Jaurlaritza erredaktatzen ari den aldaketa klimatikoaren lege proiektuan. “Aurrerapauso garrantzitsutzat eta beharrezkotzat” jo du erabakia Aralarren legebiltzarkide Dani Maeztuk, “aurreko legegintzaldian Aralarrek hasi zuen bideari jarraipena ematen zaio”, adierazi du.
Hiru arrazoi eman ditu Aralarren legebiltzarkideak argi-kutsadura arautzeko garrantzia azaltzeko. “Alde batetik, energia kontsumoan eragingo du eta horrek CO2 isurketak murriztuko ditu, ingurumenean onura nabarmena ekarriz; bestetik, herritarren osasunean ere eragingo du, lo egiteko eta iluntasunean egoteko eskubidea errespetatuko delarik; eta, hirugarrenik, gaua bere osotasunean disfrutatzeko eskubidea errespetatuko da, gauez garatzen diren ekosistemei eta argiteria artifizialak kaltetzen dituen ekosistemei ere mesede egingo die, bioaniztasuna errespetatuz”, azaldu du Maeztuk.
Albiste erlazionatuak
Maeztu
- Arlo publikoko langileen murrizketak zuzendu beharko ditu gobernuak, Aralarren ekimenez
- Aralarrek elkartasuna adierazi die eraildako ertzainen senideei
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “proposamen zehatza ekar dezala Legebiltzarrera, zerga politikan arautzeko eskumena izan dezan”
- Maezturen iritziz, "agortutako gobernuaren lehendakariak legealdia amaitzeko mehatxua egin du gaurko diskurtsoan"
Ingurumena
- Aralarren mozioa onartu eta harrobien arloko plan bi egiteko epe berria eman dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari
- Garmendiak ez du aipatu ere egin Legebiltzarrak Arabako gasaren inguruan hartu zuen akordioa Bartzelonako forumean
- Aralarrek Atxarteko harrobiaren berreskuratzearen inguruan bi ekimen erregistratu ditu
- Praileaitzi 100 metroko babesa eskaintzen dion dekretua onartzea eskatu dio Aralarrek gobernuari


