Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrentzat kontraesana da ETAk Anoetako bidea aitortzea eta borroka armatuarekin jarraitzeko apustua egitea

Aralarrentzat kontraesana da ETAk Anoetako bidea aitortzea eta borroka armatuarekin jarraitzeko apustua egitea

2010/01/17
  • ETA
Aralarrek bere iritzia ematen du ETAk zabaldu duen agiriaren inguruan. "Altsasuko eta Anoetako proposamenak bere egiten dituen arren, ez dugu ulertzen zer dela eta ETAk borroka armatuaren bidean jarraituko duela aitortzen duen".

Aralarrek hizkera eta kutsu ezberdina somatu du ETAk kaleratu duen azken agirian, baina hala ere ez du balorazio positiborik egiteko arrazoirik ikusten. Izan ere, agiriak ez du gizarteak entzun nahi duen mezua jasotzen, indarkeriaren erabilerari uko egingo duela, alegia. Horrela, borrokan jarraitzeko estrategia berresten du eta ez du su-eten berri bat aurreikusten. Aralarrek positiboa iritzio dio ETAk aitortu izana Euskal Herriak ez duela askatasuna lortuko berak erabiltzen duen borrokaren bitartez. Gure alderdiak ez duena ulertzen da zer dela eta borroka armatuarekin jarraitzea erabaki duen, min gehiago sortu baino ez duelako egiten, bai beraien artean eta baita beraien moduan pentsatzen ez dutenen artean. ETA jakitun bada bere borrokak ez diola Euskal Herriari askatasuna eskainiko, beste behin arrazoia ematen digu, borroka armatuaren bukaera aldarrikatu dugun gizarteari. Gainera, Aralarrek uste du ETAk aukera historikoa izango lukeela gaur egun bere bukaera ordenatua izateko.
 
Era berean, alderdi honek iritzi dio positiboa dela ETAk Altsasuko eta Anoetako proposamenak bere egitea, era horretan aitortzen duelako gatazkaren konponbidea bide politikoetatik helduko dela.
 
Bukatzeko, kezkarria da ETAk hartzen duen jarrera, ezker abertzalearen ildo politikoa ezartzeko ahalmena bere gain hartzen baitu. Barnean egiten ari den debateari dagokionean, eztabaida izatea ontzat hartzen du, baina ildoak ezartzen jarraitzen du, ez baitu onartzen ezker abertzalearen barnean kritikarako aukera edo disidentziarako aukera egotea.