Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarren ustez, demokraziarentzat albiste ona da Iniciativa Internacionalista hauteskunde hauetan egon ahal izatea

Aralarren ustez, demokraziarentzat albiste ona da Iniciativa Internacionalista hauteskunde hauetan egon ahal izatea

2009/05/22
  • Iniciativa Internacionalista
  • Jon Abril
  • Europako hauteskundeak
Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordeak esan duenez, “demokraziarentzat albiste ona da Iniciativa Internacionalista hauteskunde hauetan egon ahal izatea. Aurrerapauso bat da. Gutxienez Auzitegi Konstituzionalak Gorenak hartutako erabakia atzera bota du”.

Abrilek gaineratu du “kezkagarria da prozedura kontu batengatik argudiatu dutela erabakia aldatzea, eta ez edukian oinarrituta. Honek erakusten du beste behin alderdien legeak hutsune handiak dituela, handiegiak, eta errotik aldatu egin behar dela lege hori”.