Aralarren ustez, aldaketa politikoa inoiz baino beharrezkoagoa da Nafarroako gizartearentzat
- UPN
- Txentxo Jimenez
- PSN
- Krisia
“Nafarroako etorkizunarentzat funtsezkoak diren proiektuak aurkezten dituztenean —herrialdeko aurrekontuak, Nafarroa 2012 Plana, Moderna Plana—, euforia giro batean murgiltzen dira bi alderdiok eta Nafarroako Gobernua, baina berehala pasatzen dira beste egoera batera, zeinetan noraeza eta utzikeria nagusi den”, esan du.
Txentxo Jimenezek agertu duenez, “PSN eta UPN krisi ekonomikoaren larritasuna eta horri aurre egiteko neurriak azaltzerakoan egiten duten eszenfikazioan izaten diren gertaerek, jarduerek eta jarrerek agerian uzten dute ez batak eta ez besteak ez dutela proposamenik, irudimenik ez erabakitzeko gaitasunik krisiak gure gizartean uzten ari diren ondorioei aurre egiteko eta bere ondorioak murrizteko”.
Nafarroako Aralarreko koordinatzailearen hitzetan, “bereziki larria iruditzen zaigu eztabaida UPNren eskuinak Zapateroren neurriei babesa eta ematea edo ez izatea. Zapateroren neurriak, gainera, ez dira bidezkoak, elkartasunik gabekoak dira eta gutxien dituenak zigortzen ditu, eta ez dute balioko bizi dugun krisiaren ondorioak murrizteko”.
“Zoritxarrez, UPNren eta PSNren artean ez dago eztabaida bat krisia gelditzeko edo bere ondorioak murrizteko ereduaren inguruan, norberaren bizirautean jartzen ari dira ahalegin guztiak eta agerian uzten ari dira beldur bakarra dutela: egoera honek guztiak hauteskundeetan ondorio dramatikorik ez uztea”, adierazi du.
Zentzu horretan, Nafarroako Aralarreko koordinatzaileak azaldu duenez, “Nafarroak bizi duen egoera larriak eta aurreikuspen eskasek agerian uzten dute gure erkidegoak aldaketa politikoa behar duela, eta hori premiazkoa dela. Aldaketa hori premiazkoa da, bizi dugun egoeraren larritasunaren adinakoa, eta aldaketaren ondorioz lortu behar duguna da bizi dugun egoerari erantzun baikorrak eman ahal izatea”.
Gaineratu duenez, “langabeziaren etengabeko hazkundeari ezin zaio aurre egin inbertsio publikoak murriztuz edo zerbitzu publikoak mantendu ahal izateko administrazioak behar dituzten baliabide ekonomikoak murriztuz. Guztiz kontrakoa egin behar da, administrazioen baliabide ekonomikoak handituz politika sozialak bultzatu ahal direlako, krisi egoera larrienak bizi dituztenen egoera arindu ahal izateko”.
Amaitzeko, Nafarroako Aralarreko koordinatzaileak ohartarazi duenez, “diru-sarreren hazkundea emateko politika eraginkorrak ezartzea ezinbestekoa da, eta horretarako, zerga politikaren errotiko aldaketa egin behar da, zerga ez-zuzenetan moldaketa handiak eginez, ezabatutako zerga batzuk, Ondare Zerga, adibidez, berreskuratuz eta finantza-erakundeei, burtsako mugimenduei eta aberastasun handiei bideratutako zerga berriak ezarriz”.
Albiste erlazionatuak
UPN
- Patxi Zabaletak dio UPNren “gobernu falta ikaragarria” dela, eta bere eredua “agortua” dagoela
- Nafarroa Baik salatu du Nafarroako Gobernuak kutxen foru legea modu nabarian ez duela betetzen
- Aritz Romeok Sayasi eskatu dio bere ibilbide politiko berrian fotomatoi politika albo batera utzi eta Nafarroako benetako arazoez ardura dadila
Txentxo Jimenez
- Txentxo Jimenez: "Aralar ez da Batasunarekin joango, hori Nafarroa Bai apurtzea litzatekeelako"
- Nafarroa Baik eskatu du Hondakinen Plangintza esposizio publiko fasetik kentzeko
- Nafarroa Baik Parlamentura eramango du pentsioei buruzko eztabaida
- Aralarrek dio NaBai alderdien koalizio irekia dela eta bere printzipioekin bat egiten duten guztiek osa dezaketela
PSN
- Zabaleta: «Abertzaleok bat eginez jokatu behar dugu, frentismorik gabe»
- Txentxo Jimenezen ustez, PSNko idazkariak aldaketaren eta aniztasunaren alde egindako adierazpenak “hutsak eta sinesgarritasun gabekoak” dira
- NaBaik PSNri adierazi dio bidean atzera egin beharko duela eskuinaren bidelagun izatea aukeratu baitu
Krisia
- Maeztu: “Onartezina da murrizketa handiagoa egitea, akordiorik ez dagoela argudiatuta"
- Aralarrek Enkarterrien berrindustrializazioaren aldeko manifestaziora joateko deia egiten die Bizkaitar guztiei
- Aralarrek ohartarazi du langabetu kopurua 175.000 hurbildu dela Hego Euskal Herrian, eta politika ekonomikoan errotiko aldaketa eskatu du
- Aralarrek ohartarazi du krisialdiak gobernu aldaketa baino neurri sakonagoak behar dituela


