Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarren ustean Ana Urtxuegiaren jardunaz susmatzeko zantzu nahikoa dago, eta Lopezi eskatu dio berehala kargutik kendu dezala

Aralarren ustean Ana Urtxuegiaren jardunaz susmatzeko zantzu nahikoa dago, eta Lopezi eskatu dio berehala kargutik kendu dezala

2011/03/03
  • erostarbe
  • lopez
  • urtxuegia
Azken egunetan Lasarteko alkate ohi Ana Urtxuegiaren gainean argitara emandako informazioaren arabera, “bere jardunaz susmatzeko zantzu nahikoa dagoela” uste du Aralarrek, “diru publikoa onura pertsonalerako eta bere kargu publikoa onura pribaturako erabili zuela susmatzeko arrazoi nahikoa dago”.

Oxel Erostarbe Aralarreko parlamentariaren iritzian, “kezkagarria eta oso larria da egunotan argitaratu den informazioa, eta bai Urtxuegiak, bai alderdi sozialistak beharrezkoak diren xehetasunak eman beharko lituzkete gizartearen aurrean”.

Erostarbek eskatu du, “azken muturreraino ikertu dadila afera eta egon ahal izan den diru desbideraketa, eta ardura guztiak, argitu daitezela”.

Aralarren parlamentariak Patxi Lopez Lehendakariari adierazi dio, “Ana Urtxuegia berehala kargutik kendu beharko lukeela, eta Urtxuegiak berak Lasarte Orian duen zinegotzi karguari uko egin beharko liokeela”.