Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarren iritziz, Patxi Lopez lehendakariak “guztion artean eta bakean biziko den gizarte bat eraikitzeko daukagun premian eragin beharko luke gehiago”

Aralarren iritziz, Patxi Lopez lehendakariak “guztion artean eta bakean biziko den gizarte bat eraikitzeko daukagun premian eragin beharko luke gehiago”

2009/06/24
  • Indarkeria
  • Lopez
ordezkaritza duten alderdi guztiak ados egon zirela manifestazio deialdiarekin, Aralarretik argitu nahi dugu Ares sailburuak iragarri egin zuela manifestazioa egiteko asmoa, baina ez zela ez lelorik, eta are gutxiago, lehendakariak hitz egingo zuela manifestazioaren amaieran.

Patxi Lopez lehendakariak egindako adierazpenen harira, Legebiltzarreko bozeramaileen batzordean

Aralarren bozeramaileak gainera, propio galdetu zuenean bozeramaile batzordean proposatzen zena manifestazio bateratua ote zen ala lehendakariak deiturikoa, lehendakariak deitutakoa izango zela erantzun zitzaion.

Aralarretik argitu nahi dugu, momentu hartatik aurrea, ez zela lehendakariaren aldetik inongo komunikaziorik egon alderdien ordezkariekin, ez deialdia egiteko, ez leloa adosteko eta, are gutxiago, manifestazioaren amaiera ekitaldiaren inguruan, beste deialdi batzuetan egin izan den moduan.

Aurrera begira, uste dugu deialdi bateratuak egiteko asmoa egon ezkero, aldez aurretik elkarrizketa egon behar dela alderdi politikoen artean, era honetako egoera gehiago errepika ez daitezen.

Aralarrek bere desadostasuna adierazi nahi du, atentatua gaitzesteko eta indarkeriaren erabilera deslegitimatzeko orduan ados egonda ere, bakeak ez baitu mendekurik behar, baina politikatik bakea sendotzeko asko egin dezakegula uste dugu.

Hori dela eta, lehendakariari eskatzen diogu gehiago eragin dezala guztion artean eta bakean biziko den gizarte bat eraikitzeko daukagun premian