Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarren iritziz, lehendakariak “ez du ezagutzen gobernuak zorpetzeko duen aurreikuspena edo ez du ausardiarik gizarteari esateko 2013ra bitartean 17 aldiz gehiago zorpetuko duela”

Aralarren iritziz, lehendakariak “ez du ezagutzen gobernuak zorpetzeko duen aurreikuspena edo ez du ausardiarik gizarteari esateko 2013ra bitartean 17 aldiz gehiago zorpetuko duela”

2010/05/21
  • ekonomia
  • ezenarro
  • lopez
  • zorra
Bigarrenez atera dio aurpegia ekonomia sailburuak lehendakariari. Hala utzi du agerian Aralarrek gaurko kontroleko plenoan. Aintzane Ezenarro Aralarren bozeramaileak Patxi Lopez lehendakariak zor publikoa “berehalakoan beherantz” hasiko dela esan izanagatik azalpenak eskatu dizkio. Izan ere, Agirre ekonomia sailburuak zorpetze maila 2013ra bitartean igo egingo dela azaldu izan du behin baino gehiagotan, 8.228 milioi eurora hain justu, era horretan BPGren %10,82ra iritsiko da euskal zor publikoa.

Kontraesan nabarmen horren aurrean, Ezenarrok lehendakariari eskatu dio zorpetzearen aurreikuspena aldatu ote duen azal dezan eskatu dio. Aldiz, eta jada ohitura bihurtzen ari den moduan, lehendakariak berak erantzun beharrean, ekonomia sailburuak erantzun dio Aralarren bozeramaileari. Are gehiago, “bigarrenez aurpegia atera behar izan dio ekonomia sailburuak Patxi Lopez lehendakariari”, salatu du Ezenarrok.

Are gehiago, “Agirre sailburuak kontraesana ezkutatu nahi izan du eta Lopezek zorra gutxitzen joango ginela esan zuenean urtez urte gutxiago zorpetuko garela esan nahi zuela adierazi du”. Baina argi dagoena da, gure zorrak gora egiten jarraituko duela eta 2013ra bitarteko aurreikuspenaren arabera 17 aldiz gehiago zorpetuko garela Lopezen gobernuarekin.

Beraz, “bietako bat, edo lehendakariak ez daki urteko zorra eta zor bizia bereizten eta gainera ez du gobernua berak zorpetzeko duen aurreikuspena ezagutzen edo eta okerragoa dena, ez du ausardia nahikorik gizarteari argi esateko bere gobernuak 17 aldiz gehiago zorpetuko duela euskal gizartea”.

Albiste erlazionatuak