Aralarren iritziz, laguntza sozialak jasotzeko baldintzak gogortzeko aprobetxatu dute diru sarrerak bermatzeko legearen modifikazioa
- enplegua
- ezenarro
- laguntzak
“Lege aldaketak laguntza sozialen kudeaketa erakunde berriari egokitzea helburu zuen arren, argi geratu da, sakonean nahi dutena izan dela laguntza sozial horiek jasotzeko baldintzak gogortzea eta gizarte laguntzen hartzaileen unibertsoa murriztea, PPren presioei amore emanez”. Hori dela eta, “ezinbesteko deritzogu saileko arduradun nagusia den Gemma Zabaletak laguntzen kudeaketa-sistema aldatzeko hasierako helburuari diru-laguntza horiek jasotzeko baldintzen gogortzea zergatik gehitu dion azal dezan”.
Are gehiago, Ezenarrok galdera zehatza ere egingo dio Zabaletari, azal dezan “zein neurri hartuko duen gure gizartearen parte diren, eta orain arte baldintza jakin batzuetan gure babes-sistemak ziurtatzen dituen diru-sarrerak bermatzeko errentaren jasotzaileak izan diren, hainbat eta hainbat pertsona babes publikorik gabe gera ez daitezen”.
Horrez gainera, Ezenarrok, ahoz erantzuteko bigarren galdera ere egingo dio Zabaletari. Izan ere, Jaurlaritza sostengatzen duen alderdi sozialistaren eta bere lehentasunezko bazkidea alderdi popularraren arteko akordioari esker, diru-sarrera bermatzeko errentaren jasotzaileak aurrerantzean ezin izango diolako uko egin lan eskaintza bati, prestazioa galdu nahi ez badu, behintzat. Ezenarrok uste du baldintza hori ez duela sailak behar bezala zehaztu. Hori dela eta, galdera luzatuko dio Zabaletari kontroleko plenoan, “behingoz argitu dezan, zertaz ari den egokia den enpleguaz hitz egiten duenean”. Izan ere, Aralarren bozeramailearen ikuspegiko “enplegu zerbitzu publikoak kalitatezko enplegu duina lehenetsi behar du, bai politika publikoen bitartez zein lan eskaintza publikoen bitartez, sarri askotan lanaren egokitasuna eta duintasuna ez datozelako bat”.
Albiste erlazionatuak
enplegua
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru
- Aralarrek ezinbestekotzat jo du ekonomia solidarioaren ordezkariak Lanbideren Administrazio Kontseiluan egon daitezen
- Kalitatezko enplegua sortzeko eta batez ere etxeko lanen eremuan ematen den azpi-ekonomiarekin amaitzeko konpromisoa hartu du Aralarrek
ezenarro
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru
laguntzak
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Jaurlaritzak, bere burua zuzendu eta, diruz lagundu beharko ditu ostalariak, Aralarren ekimenez
- Ezenarrok GLL laguntzak zabal ditzala eskatu dio Jaurlaritzari bai eta, “diru-sarrerak gehitzeko bere zerga proposamen zehatza egin dezala”


