Aralarren iritziz, “ez da egia gaur egungo gobernuak EITBn esternalizazioari aurre egiten dionik”
- ETB
Hori horrela, bere garaian, “langileen eskubideen gainetik ekonomia lehenetsi zen, eta horrela egiten da gaur egun ere. Lehenesten dira alderdi ekonomikoak eta bidean uzten dira langileen eskubideak”. Hala adierazi du Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek EITBren kontrolerako batzordean. “EITBko merkataritza kontratuak egiteko planteamendua ez zen justua, ez zen 2003an eta ez da 2010ean”, iritzi dio Basabek. Hori dela eta, Jaurlaritzari exijitu dio “1) eitb-ren egiturazko plantila handitu dezala, premiei egoki erantzuteko beste; 2) lan eskaintza publikoa egin dezala eitbko enpresa guztietan; eta, 3) egiturazko plantilatik kanpo kontratatzen diren langileak benetan izan daitezela premia zehatzetarako behar direnak, ez egiturazko premietarako gutxiago ordaindurik erabiltzen direnak”.
Eskakizun hori bere egin dezala eskatu dio Basabek Jaurlaritzari, dagoeneko gobernuak aurreratu duelako ez duela aurreikusten lan eskaintza publikorik EiTB baitako EITBneterako datorren urterako, “nahiz eta Eitbnetek zuzenean kontrataturiko langile bat bera ere ez daukan, Aralarrek Legebiltzarrean 2005a ezkero urtero salatu duen bezala”. “Pentsatzekoa da”, gaineratu du Basabek, “gobernu honek ere ez diola ekingo EiTBrako lan egin baina zuzenean kontrataturik ez dauden langileen lan baldintzak egokiak izan daitezen egin beharrekoari; beraz, egoerak bere horretan jarraituko du eta gobernu honek ere azpikontrataturik mantenduko ditu EiTBko beharginak”.
Albiste erlazionatuak
ETB
- Aralarrek positibotzat jo du Legebiltzarrak onartu izana ikerketa batzordeak publikoak izatea
- Aralarren ekimenez Legebiltzarrak EiTBko zuzendaritzari eskatu dio, ETB1n egoera aztertu eta neurri zuzentzaileak hartzea
- Iosu Murgia: "Bere obsesio espainolistaren ariete bezala erabiltzen du PSEk erregearen mezua ETBn"


