Aralarren iritziz, “arduratzekoa da gobernuaren aurrerako ihesaldia” eta “bere gezurrak sinetsi izana”
- ezenarro
- lopez
- gobernua
Aralarren bozeramaileak salatu duenez, “gobernuak ez du elkarrizketarik sustatu, PPrekin ez bada, eta harrokeriaz jardun du gai nagusienen inguruan erabakiak hartzeko orduan. Hala, aurrekontuetan ez zuen ezer adostu, gehiengoa baztertzen eta zatitzen duten elementu sinbolikoen inguruan ere ez du elkarrizketarik sustatu eta horren adibide esanguratsua da bake hezkuntza planaren birformulazioaren kasua”. Ezenarrok salatu egin du, “elkarrizketari uko egin eta harrokeriaz jarduteaz gainera, bai lehendakaria zein, legebiltzarreko bozeramaileak eta bere lehentasunezko bazkideen presidenteak formak galdu dituzte, oposizioaren deskalifikazio pertsonaletara iristeraino”.
Azkenik, “deigarritzat” jo du gobernuak bere lehenengo urtebetetzean “autoafirmazioan erori izana, eta aurrekoak baino hobeto egin duela esateko premia sentitzea”. “Behin eta berriz aurreko gobernua aipatzen jardun behar izateak segurtasun eza eta bere jendearen aurrean berresteko duen beharra adierazten du”.
Albiste erlazionatuak
ezenarro
- Aralarrek biktima guztiak hartuko dituen memoriaren eguna nahi du
- Berdintasun gaietan ere perspektiba polizialari lehentasuna ematea salatu du Aralarrek Legebiltzarrean
- Ezenarro: “Laguntza sozialen hartzaileen unibertsoa murriztuz aurrekontu murrizketa gauzatu nahi izan du gobernuak”
- Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru
lopez
- Aralarrek Lopez kritikatu du “titularrak ematetik harago ez duelako erabakirik hartzen”
- Ezenarro: "Ihesean eta hirugarren batzuetan ezkutatzen den gobernua da Lopezena"
- Ezenarrok “joko bikoitzean aritzea” leporatu dio Lopezi, sozialistek sustatutako murrizketen ardura PPri egozteagatik
- Aralarren ustean Ana Urtxuegiaren jardunaz susmatzeko zantzu nahikoa dago, eta Lopezi eskatu dio berehala kargutik kendu dezala


