Aralarren galderari erantzunez, Osasun sailak gezurtatu egin du klenbuterolaz kutsatutako ganadua hil denik EAEn
- Maeztu,Salud
- Osasuna
- Maeztu,Ingurumena
- Ingurumena
Aralarrek bigarren aldiz galdetu dio Eusko Jaurlaritzari EAEn klenbuterolaz kutsatutako ganadua hil dela adierazten duten albisteen inguruan. Alberto Contador txirrindulariari klenbuterol aztarnak topatu zizkioten 2010ean eta berak Euskadin erositako okelari leporatu zion errua. Marca kirol egunkariak joan zen astean albistea argitaratu zuen gai horren inguruan. Erralde hiltegiko akta bat agertzen zen albistean eta klenbuterolaz kutsatutako ustezko positibo baten berri ematen zuen.
Osasun sailburuak gezurtatu egin du dokumentu horrek ustezko positiboa egiaztatzen duenik. “Dokumentu hori lehenengo azterketa baten ondorioa da. Gero, beste hiru kontra-analisi egiten dira eta negatibo eman zuten”, adierazi du Rafael Bengoak. “EAEn kalitate handiko sistemak ditugu azterketak egiteko eta Europar Batasunak ezartzen dituen kalitate mailaren gainetik kokatzen gara. 12 urte daramatzagu klenbuterolaz kutsatutako positiborik izan gabe”, gaineratu du. “Euskadin ez da klenbuterola erabiltzen ganadua hazteko”, esan du.
Aralarren legebiltzarkide Dani Maeztuk Jaurlaritzak gaiaren inguruan izan duen jarrera kritikatu du. “Kontu horrek euskal abeltzaintzaren izena zikindu du, konkretuki hiltegien izena, eta aipatzen den hiltegia kaltetu du bereziki”, azaldu du Maeztuk. “Eusko Jaurlaritza ez da gai izan gaia kudeatzeko; ez du erantzunik eman eta ez du ezer argitu legebiltzar talde honek galdera Legebiltzarrera ekarri duen arte”, salatu du. Era berean, Bengoari leporatu dio "Legebiltzarreko tribunara agertu izana ez aprobetxatzea sektoreari azalpenak emateko behar den bezalako erantzuna ez eman izanagatik".
Albiste erlazionatuak
Osasuna
- Aralarrek Nafarroari iruzur egitea leporatu dio UPNri eta Lehen mailako arretaren alde egin du osasun sistemaren oinarri bezala
- Asun Fdez. de Garaialdek Geriatria zerbitzua bere osotasunean Ospitale-guneetan eskaintzea eskatu du
- Asun Fdez. de Garialdek deitoratu egin du gaixo kronikoen estrategia integrala egiteko Osasun eta Gizarte Sailen arteko koordinazioari uko egin izana
- Aralarrek osasun zentimoari ezetz esan dio lehendakariarekin Legebiltzarrean izandako eztabaidan
Maeztu,Ingurumena
Ingurumena
- Aralarren mozioa onartu eta harrobien arloko plan bi egiteko epe berria eman dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari
- Garmendiak ez du aipatu ere egin Legebiltzarrak Arabako gasaren inguruan hartu zuen akordioa Bartzelonako forumean
- Aralarrek Atxarteko harrobiaren berreskuratzearen inguruan bi ekimen erregistratu ditu
- Praileaitzi 100 metroko babesa eskaintzen dion dekretua onartzea eskatu dio Aralarrek gobernuari


