Aralarren Ezkerraberri Fundazioak ilegalizatutako Kurdistango DTP alderdiko diputatu Ibrahim Binicirekin hitzaldia egingo du bihar Bilbon
- Ezkerraberri fundazioa
- Kurdistan
Joxemari
Ostolaza Ezkerraberri Fundazioko arduradunak azaldu duenez. “Independentistak
eta ezkertzaleak diren pertsonak biltzen dituen foro parte-hartzailea da Ezkerraberri fundazioa. Euskal Herriak behar
duen subiranotasun nazionala lortzeko oinarriak jarriko ditu fundazioak, beti
ere independentismoaren ikuspegitik. Aldaketa soziala aldarrikatuko du,
ikuspegi ekosozialista batetik. Eta hori guztia egingo du ikuspegi ireki
batetik eta, beti ere, herritarrenganako hurbiltasuna galdu gabe”.
Ezkerraberri
fundazioaren bitartez hainbat helburu gauzatu nahi ditu Aralarrek, azpimarratu
du Rebeka Ubera Aralarreko antolaketa idazkariak. “Besteak beste, Euskal
Herriaren subiranotasunaren inguruko debatea sustatu nahi du, eta berau
lortzeko bideak bultzatu. Horrekin batera, Euskal Herriko gizartean bizi-bizirik
dauden hainbat gairen inguruko eztabaida sustatu nahi du: feminismoa, ekologia,
gaztedia, garapen eredua, eredu ekonomikoa, euskara eta euskal kultura,
immigrazioa, demokrazia parte-hartzailea, memoria historikoa, giza eskubide
indibidualak eta kolektiboak…”. “Azken baten, Aralar alderdiak duen jarduera
eta ideologia gizarteratzea izango da Ezkerraberri
fundazioaren helburua”, gaineratu du Ostolazak.
Ezkerraberri
fundazioak bereziki landu eta sakonduko dituen gaien artean dago giza
eskubideena dela esan duteOstolazak. “Giza eskubideak bere osotasunean hartuta,
eta inongo bazterkeriarik gabe, fundazioak ere bere egiten duelako Aralarren
lelo nagusietako bat: ‘Ideia guztiak, pertsona guztiak’. Bereziki garatuko
diren giza eskubideen artean daude herri bezala ditugun eskubide kolektiboak
(erabakitzeko eskubidea, esaterako), eskubide zibil eta politiko kolektiboak
eta norbanakoarenak, adierazpen askatasuna, bizitza duina izateko eskubidea,
etab”.
Horrekin batera, Euskal Herriko ezker independentista, zibil eta zabala,
egituratzeko argudioak eta ideiak sortzeko asmoa ere izango duela fundazioak
esan dute, eta Euskal Herriko ezkerreko independentistak diren pertsonei
prestakuntza ideologikoa eskaintzea. Horretarako hainbat bide lantzeko asmoa
dauka fundazioak: hitzaldiak, ikastaro monografikoak, tailer tematikoak…
DTPko Ibrahim Biniciren hitzaldiaz gainera, hurrengo asteetarako beste bi ekitaldi egitea aurreikusita dauka Ezkerraberri Fundazioak. Martxoaren 12an, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, prostituzioaren inguruko jardunaldiak izango dira, arratsaldeko 19:00etan. Deustuko Bidarte gizarte etxean. Martxoaren 16an, berriz, elektropoluzioaren inguruko jardunaldiak izango dira, Bilboko Arrupe Etxean.
Ezkerraberri Fundazioak hainbat ekitaldi egin ditu bere ibilbide laburrean. Besteak beste, Josep Lluis Carod Roviraren hitzaldia antolatu zuen Donostian, eta Iruñean, indarkeria ororen biktimen inguruko jardunaldiak gauzatu ziren.Albiste erlazionatuak
Ezkerraberri fundazioa
- “Gure gobernuak Palestinan egiten ari diren genozidioaren konplizeak dira”
- Elektropoluzioan Estatuko aditurik garrantzitsuenak izango dira Bilbon Ezkerraberri Fundazioak antolatutako jardunaldian
- Carod Rovirak hitzaldia eskainiko du gaur, Donostiako Miramar jauregian, Ezkerraberri Fundazioak gonbidatuta
Kurdistan
- Aralar kurduen urte berriko ospakizunetan egon da
- Turkiako armadak herri kurduaren aurka egindako “sarraskia” salatu du Aralarrek
- Kurdistango herriaren eskubideak errespetatuak izateko inplikazio handiagoa erakusteko eskatu die Aralarrek Europako agintariei
- Aralar Kurdistanen da, 151 agintari kurduen kontrako epaiketan nazioarteko ikuskatzaile moduan


