Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarren ekimenez Gipuzkoako Ibilgailuen Azterketa Teknikoko zentroetako gatazka konpontzeko ekimena onartu du Legebiltzarrak

Aralarren ekimenez Gipuzkoako Ibilgailuen Azterketa Teknikoko zentroetako gatazka konpontzeko ekimena onartu du Legebiltzarrak

2010/05/06
  • Economía
  • Erostarbe
Urnieta eta Irungo Ibilgailuen Azterketa Teknikoen zentroetan izan den gatazkaren harira, Aralarren mozioa aho batez onartu du gaur Eusko Legebiltzarrak. Era horretan, Eusko Jaurlaritzari eskatu zaio besteak beste, berehala bete dezala Auzitegi Gorenaren 2007ko sententzia, kontsezio berriak lanean ari direnen lanpostuak berma ditzala eta milaka herritarrei eragiten dien lan-gatazkari lehenbailehen irtenbidea eman diezaiola.

Aralarrek bere poztasuna agertu du gaurko osoko bilkuran, alderdiak aurkeztu duen IAT zentroen gatazka konpontzeko ekimena onartu ostean. Oxel Erostarbe Aralarren legebiltzarkideak adierazi du,  “orain, Jaurlaritzak hemen eskatu dena berehala betetzea espero dugu. Oso garrantzitsua da lortu den aurrerapausoa, milaka lagunek pairatu dituzten arazoak bukatzeko aurrerapausoa delako. Gainera, espero dugu bizi den lan gatazka konpontzeko urrats definitiboa izatea, 149 egun greban egin ondoren, langileentzat konponbidea izango delakoan gaude eta Gipuzkoako milaka herritarrek IAT pasatzeko duten arazoak behingoz konponduko direla espero dugu”.

Aralarrek, gainera, “zerbitzu horren izaera publikoa izaten jarraitzeko nahia” ere azaldu du. Erostarberen iritziz, “pausuak eman behar dira kudeaketa bera ere erakunde publikoetatik egiteko, bere izaera publikoa bermatzeko. Langileak egiten ari diren 149 eguneko greba mugagabea ikusita, gobernuak ezin du errealitate horri bizkarra emanda jardun”. 

Eztabaida jarraitzen izan dira Eusko Legebiltzarrean Irungo eta Urnietako zentroetako langileen ordezkari sindikalak, langileak kanpoaldean protesta egiten izan diren bitartean.