Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarren, Alternatibaren, EAren eta Ezker Abertzalearen arteko bilera Hauteskunde Orokorretara begira eskaintza bateratua aztertzeko

Aralarren, Alternatibaren, EAren eta Ezker Abertzalearen arteko bilera Hauteskunde Orokorretara begira eskaintza bateratua aztertzeko

2011/08/16
Eusko Alkartasuneko –Ikerne Badiola, Mariano Alava–, Ezker Abertzaleko –Miren Legorburu, Txelui Moreno–, Alternatibako –Oskar Matute, Begoña Vesga– eta Aralarreko –Patxi Zabaleta, Jon Abril, Rebeka Ubera, Txentxo Jimenez, Iosu Murgia– ordezkaritzak elkartu dira gaur goizean, azken alderdi horren egoitzan, datozen Espainiako estatuko hauteskunde orokorretarako eskaintza bateratua sortzeko aukera aztertzeko.

Bileran, azaroaren 20ko bozen garrantzia nabarmendu dute alderdiotako ordezkariek. Hauteskunde horietan azaleratuko da Euskal Herriak eskatzen duela, Madrilekiko eta Europarekiko kanpo eta barne harremanen markoa erabaki ahal izateko subjektu politiko bezala duen eskubidea betetzea.

Puntu horretan, datozen hauteskundeei begira hautes-subjektu bat eratzearen gainean hausnarketak eta proposamenak trukatu dituzte bi alderdietako ordezkariek eta haiek aztertu eta datozen bilera batean eztabaidatzeko konpromisoa hartu dute.

Aralarkideak albiste