Aralarreko alkateek salatu dute Eudelek eta Herrizaingo Sailak sinatu duten hitzarmena arbitrarioa eta nahasgarria dela
- Eudel
- Erostarbe
- Ares
Gaur goizean prentsaurrekoa egin dute Donostian Oxel Erostarbe eta Inaxio Garro, Elgetako eta Aretxabaletako alkateek, Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordearekin batera. Erostarbek eta Garrok berretsi dute “mehatxuak eta irainak jasotzen dituzten kartel eta pankartak kendu egin behar direla gure kaleetatik”.
“Baina sinatu berri den hitzarmena aurrera ihesaldi bat da. Zehaztasun falta ikaragarria duen ihesaldia, ez baitu zehazten muga non dagoen, legeak berak ez duelako zehazten presoen argazkiek, adibidez, legea urratzen duten edo ez eta noiz urratzen duten”, adierazi dute. Elgetako eta Aretxabaletako alkateek esan dutenez, “hitzarmen honek ez die erantzuten alkateok, gai honen harira geure buruari egiten dizkiogun galderei”.
“Ez gaude ados indarkeria deslegitimizatzeko tesiaren aitzakipean adierazpen eskubidea urratu nahi izatearekin”, azpimarratu dute. Horren harira, Garrok esan du ezin dutela onartu aurreko asteburuan Aretxabaletan presoei elkartasuna adierazten zieten pegatinak eramateagatik hiru pertsona atxilotu izana. “Guk jarraituko dugu adierazpen askatasuna defendatzen, askotan esan dugun moduan, adierazpenok mehatxurik eta irainik gabe egiten badira”.
“Aresek hasitako bidea non hasten zen bagenekien, baina ez genekien non bukatzen zen, eta non bukatuko den”, agertu dute. “Eudeleko lehendakariak kartelik onena inprimatu ez dena dela eta pankartarik onena jartzen ez dena dela esan ondoren, orain elkarrekin hasitako bideari ere ez diogu amaierarik ikusten. Izan ere, kartelak eta pankartak norberak bere aldarrikapenak egiteko tresnak ere badira eta”.
Amaitzeko, Aralarreko ordezkariek jakin nahi dute Jokin Bildarratzek hitzarmen hau sinatzeak aldaketa dakarren EAJk orain arte izan duen jarreran. “Aralar ez dago eta ados, Ares jauna egiten ari den tentsionamendu politikarekin”.
Albiste erlazionatuak
Erostarbe
- PSE bakarrik geratu da, ostalariei konpentsazioak emateko Aralarren ekimenaren aurka
- Kooperatiben lege aldaketarekin aurrera egiteko asmoa duen argitzea eskatu dio Aralarrek Lehendakariari
- Tabakoaren legeak eragindako obrak egin zituztenei kalte-ordainak emateko ekimena aurkeztuko du Aralarrek Legebiltzarrean
- “Tabakoaren legearekin Jaurlaritzak zituen asmoak ezertan geratu dira”, Aralarren iritziz
Ares
- Aralarrek ez ditu ontzat eman Aresek “Kukutza” operazioaren inguruan emandako azalpenak
- Kontraesanetan erortzea leporatu dio Aralarrek Aresi, Motxoren istripuaren harira
- Iratzarriren II. kongresua, "etorkizuna gazteona" lelopean
- Aralarrek Herrizaingo sailburuaren agerraldia eskatu du, Ingurumenaren aurkako delituetan berezituko den taldearen inguruan azalpenak eman ditzan


