Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek Zornotzako atentatua gaitzetsi du eta ETAri berretsi dio armak uztea dela Euskal Herriari egin diezaiokeen ekarpenik onena

Aralarrek Zornotzako atentatua gaitzetsi du eta ETAri berretsi dio armak uztea dela Euskal Herriari egin diezaiokeen ekarpenik onena

2009/03/26
  • salaketa
  • indarkeria
  • atentatua
Aralarrek txarretsi egin du ETAk Zornotzan egindako atentatua, eta elkartasun osoa adierazten dio Juan Manuel Aranari eta bere familiari

 

Aralarren koordinatzaileorde Jon Abrilen hitzetan, “era honetako ekintzek ez dute inolako ekarpenik egiten herri honen egoera behingoz normalizatua izan dadin. Behin eta berriz esan behar badugu ere, gatazkaren konponbiderako oztopo baino ez dira era honetako erasoak eta ez dute laguntzen herri honetako gizarteak hainbeste aldiz eskatu duen bakea lortzeko”.

Oraingo honetan kalte material txikiak izan badira ere horrek ez dio garrantzia kentzen gertaerari. Intentzioa argia izan da berriz ere eta horregatik esan behar dugu oraingoan ere utzi bakean euskal gizartea eta errespetatu euskal herritarron borondatea.