Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek zoriondu egin ditu D eredua aukeratu duten ume eta gurasoak, hizkuntza ofizial biak ikasiko dituztelako

Aralarrek zoriondu egin ditu D eredua aukeratu duten ume eta gurasoak, hizkuntza ofizial biak ikasiko dituztelako

2010/02/17
  • euskara
  • basabe
  • ereduak
  • hezkuntza
Aralarrek Celaa sailburuari galdetu dio nola bermatuko duen orain “D ereduan ikasiko ez duten umeek, legeak dioen bezala, Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak jakin dezaten”

Aralar poztu egin da Euskal Autonomia Erkidegoan aurrematrikulek izan duten datuekin, hau da, “hiru ikasletik lauk D ereduan ikasiko duelako”, adierazi du Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek. “Azkenaldian bizi izan dugun presio egoera ikusita, gurasoek egin duten hautua garrantzitsua izan dela deritzogu”, gehitu du Basabek. Horrela, gizarte osoa zoriondu du, baita gurasoak ere, “erkidegoko hizkuntza ofizial biak jakitea bermatzen duen eredu bakarra aukeratu dutelako”, esan du Basabek.

Basabek “aurrerapauso adierazgarritzat” jo du gurasoek egin duten hautua eta hurrengo hausnarketa helarazi dio Hezkuntza sailburu Isabel Celaari: “Gurasoen eredu linguistikoa aukeratzeko eskubidea bermatu badu, jakin gura dugu nola bermatuko duen legeak jasotzen duen beste atala: nola bermatuko duen D ereduan matrikulatu ez diren umeek ere, derrigorrezko bigarren hezkuntza bukatzean, erkidegoko hizkuntza ofizial biak jakin dezaten”.