Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek zehaztasuna eta gardentasuna exijitu dizkio Lopezen gobernuari enplegu politiken transferentziaren negoziazioan

Aralarrek zehaztasuna eta gardentasuna exijitu dizkio Lopezen gobernuari enplegu politiken transferentziaren negoziazioan

2009/09/23
  • transferentziak
  • enplegua
  • Ezenarro
Ezenarrok Lopezi leporatu dio ez dituela euskal herritarren interesak defendatzen, Kataluniako presidenteak egiten duen moduan

 

Aralarrek enplegu politiken transferentziaren negoziazioan “zehaztasuna eta gardentasuna” exijitu dizkio Eusko Jaurlaritzari bai eta gizarte segurantzaren kudeaketa ekonomikoa ere, “lanbide heziketa bere osotasunean, enpleguaren sustapena bere osotasunean, horretara bideratutako diru-laguntza eta bonifikazioak kudeatzeko”. Aralar legebiltzar taldeko bozeramaile Aintzane Ezenarrok, Legebiltzarreko osoko bilkuran, enplegu politiken negoziazioari buruz adierazi du, “hori ez da negoziazio bat, hori da alderdi bereko gobernu zentral baten aurrean Lehendakari batek amore nola ematen duen ikustea”. Ildo horretan, Ezenarrori iruditzen zaio “herri honen interesen defentsan jarrera politikoa falta duela Lopezek eta hori oso herritar bezala oso kezkagarria da”. Kataluniako Montilla presidenteak ez bezala, Lopezek nahiago du “alderdi bereko gobernu zentral baten aurrean amore ematea eta bere herriaren interesen defentsan konfrontazioari ihes egitea”.

Ezenarroren iritziz, “elkar-ulertzea oso ona da, baina konfrontazioa egin behar denean egin egin behar da, herri honen interesen alde”.

Aralarrek, gaur enplegu politikaz plenoan eztabaidatu den EAJren mozioari bosgarren puntu bat gehitzea proposatu du, zera, eskatzen: “Eusko Jaurlaritzari, enplegurako politika aktiboekin batera, Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketaren negoziazioari ekin diezaiola, Gernikako estatutuak bere 18. artikuluan jasotzen duen bezala.