Aralarrek uste du Zapatero Lobby energetikoaren interesen alde egiten ari dela
- Maeztu
- Garoña
Maeztuk zera azaldu du, “azkenaldian Zapaterok horrelakoak entzutera ohitu gaitu, nolabaiteko politika gatzgabea egiten du, batzuekin eta besteekin ondo geratu nahian eta gizarteak dituen benetako beharrizanei muzin eginez. Ziurgabetasuna sortzen du gizartean”.
Orain, Eusko Jaurlaritzaren txanda izango da. “Nola bermatuko du Eusko Jaurlaritzak orain egun batzuk Legebiltzarrean adostasunez hartu zen erabakia?”. Gobernuari Garoña ixteko eskaria egitea onartu zen, eta Lehendakariak ebazpen hori nola beteko duen azaldu beharko luke, legebiltzarkidearen iritziz. Horretarako, “Patxi Lópezek beste bide bat hartu beharko luke, ebazpena bete dadin, eta berau nola beteko duen galdetuko diogu Legebiltzarrean”.
Bukatzeko, Aralarrek egindako adierazpenak denbora irabazteko baino ez direla egin uste du. “Garoñak itxita egon beharko luke aspaldi, arazo teknikoak izan dituelako eta energia nuklearra ez delako ekologikoa eta ezta jasangarria ere. PSOEk ere behin eta berriro adierazi du ideia honekin bere adostasuna eta hala ere ez du bere hitza betetzen. Zapaterok, oraingoan ere, lobby energetikoaren interesei kasu egin die eta batek daki zer gertatuko den etorkizunean”, adierazi du Maeztuk.
Albiste erlazionatuak
Maeztu
- Arlo publikoko langileen murrizketak zuzendu beharko ditu gobernuak, Aralarren ekimenez
- Aralarrek elkartasuna adierazi die eraildako ertzainen senideei
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “proposamen zehatza ekar dezala Legebiltzarrera, zerga politikan arautzeko eskumena izan dezan”
- Maezturen iritziz, "agortutako gobernuaren lehendakariak legealdia amaitzeko mehatxua egin du gaurko diskurtsoan"


