Aralarrek uste du gazteria kriminalizatuta Batasuneko barne-prozesua oztopatu nahi dela
- Batasuna
Era berean, Aralarrek terrorismoaren kontrako legediaren bere kontrako jarrera azaldu nahi du, gizartearen esparru askoren kriminalizazioa ekartzen duelako. Kasu honetan, bereziki larria iruditzen zaigu gazteria kriminalizatzeko ahalegina. Haika-Segi erakundeen legez kanporatzearekin hasi zen, gero Auzitegi Gorenak talde terroristatzat jo zuen eta orain, Justiziak terroristatzat hartzen ditu beste talde batzutan lanean ari diren gazteak. Aralarretik azpimarratu nahi dugu Zigor Kodeak argi zehazten duela delituak egiten dituztenak pertsonak direla, inoiz ez erakundeak. Beraz, aberrazio juridikoa da talde edo erakunde bateko kideak izateagatik inor atxilotzea.
Bestalde, Aralarretik beste behin eskatu behar dugu atxilotutako pertsona guztien errugabetasun presuntzioa zein bestelako giza eskubideak babestea eta bermatzea.
Bestalde, Iratzarrik Segiren kontrako operazioa gogor salatu du.
Albiste erlazionatuak
Batasuna
- Aralarrek, Batasunak, EAk eta Alternatibak maiatzaren 1ean aurkeztuko dute beren alternatiba sozio-ekonomikoa Nafarroan
- Zabaleta: "ETAk badaki ez daukala bake prozesuak aurrera egitea galerazteko aukerarik"
- Patxi Zabaleta: "Gernikako Akordioa akorazatua dago, ETAren atentatuen aurrean ere bai"
- Jon Abril: “Bartzelonako manifestazioak izan behar du protagonismoa eta erreferentzialtasuna”


