Aralarrek UPNk, PSNk eta PPk Falangeren ekintzei babes ideologikoa eskaintzen diotela deritzo
- Nafarroa
- Txentxo Jimenez
- Indarkeria
Aralarreko koordinatzaileak gaineratu duenez, "azken egunotan gertatu diren erasoei, hilabete batzuk lehenago hasi zirenak gehitu behar zaizkie, hala nola, Lesaka, Bera edo Baztan herrietako udaletxeei edo kargu publikoei egindako erasoak". Horren harira, Jimenezek Nafarroako zenbait alderdiri zuzendu dizkie kritikak: "eraso hauen ugaltzeak eta erasoak babesten dituen taldearen sendotzeak zerikusia du Nafarroan bazterketaren eta pentsamolde bakarraren aldeko mezuen hedatzearekin. Eskuineko alderdiek egiten dute hori, eta baita PSNk ere, egunero beraien moduan pentsatzen ez dutenen aurka zuzentzen dituzten kritika ezkorrak hedatuz".
Memoriaren Bidean taldeak, frankismoaren morroiak gogoan izateko Salazar herrian jarri zuen oroigarria Aizoaineko kanposantuan agertu zen beranduago. Guzti hori ikusita, Aralarreko bozeramaileak "erasoak guztiz planifikatuta" daudela salatu du. Aizoanen bertan hain zuzen ere, San Cristobaleko gotorlekuan izan ziren hildakoak omentzeko zegoen plakak ere erasoak pairatu zituen.
"Euskal kutsua duen guztiaren aurka egiten da, eta baita aurreko erregimen autoritarioaren aurka egiten duen eta frankismoaren biktimak errekonozitzen duen pertsona oro kritikatzen da. Horixe da eraso faxistak burutzeko aitzakia", esan du Jimenezek. Segurtasun indarren aurkako hitzak ere izan ditu: "poliziak duen jarrerak harritu egiten nau, ez dute behar den moduan erantzun, ez dituzte errudunak atxilotu. Itxaroten ari gara oraindik, Caballero jaunaren azalpenak entzun nahi ditugu. Baztan eta Bortzirin gertatutako erasoak argitzeko konpromezua hartu baitzuen".
Bukatzeko, Aralarreko koordinatzaileak Falange Española taldeak daraman egunerokotasuna eta normaltasun politikoa ere izan du hizpide: "talde honek herritarrak eta erakundeak erasotu eta mehatxatu egiten ditu, eta hauteskundetara normaltasun osoz aurkezten da. Horrela gertatu da Europako hauteskudetan, esaterako. Horrek agerian usten du Estatuak ez dituela egoera guztiak eta ideologia guztiak berdin neurtzen".
Albiste erlazionatuak
Nafarroa
- Lopezek Nafarroako gobernuarekin sinatutako akordioa “gaizki negoziatu zela” salatu du Aralarrek plenoan
- Nafarroako Aralarren asanbladak Artikan hartutako erabakia berretsi du
- Aralarrek salatu du Otsaportillo leizeko monumentuaren aurkako eraso faxista
- Nafarroako Aralarrek NaBairen aldeko apustua egin du eta "ahal den alderdiekin hitzarmenak sinatzea eskatu" du
Txentxo Jimenez
- Txentxo Jimenez: "Aralar ez da Batasunarekin joango, hori Nafarroa Bai apurtzea litzatekeelako"
- Nafarroa Baik eskatu du Hondakinen Plangintza esposizio publiko fasetik kentzeko
- Nafarroa Baik Parlamentura eramango du pentsioei buruzko eztabaida
- Aralarrek dio NaBai alderdien koalizio irekia dela eta bere printzipioekin bat egiten duten guztiek osa dezaketela
Indarkeria
- Aralarrek dei egin die "ezkerrekoak eta abertzaleak diren pertsona guztiei, arduraz joka dezaten" eta "aitor dezaten publikoki ETAri geratzen zaion amaiera duin bakarra aldebakarrekoa eta ordainik gabekoa" dela
- Mallorcako atentatua gaitzetsi du Aralarrek
- Aralarren iritziz, Patxi Lopez lehendakariak “guztion artean eta bakean biziko den gizarte bat eraikitzeko daukagun premian eragin beharko luke gehiago”


