Aralarrek txarretsi egiten du Iniciativa Internacionalista izeneko hautes-zerrenda inpugnatzeko Espainiako Gobernuak hartutako erabakia
- Patxi Zabaleta
- Iniciativa Internacionalista
- Europako hauteskundeak
Zabaletaren hitzetan, “Espainiako Alderdien Legeak atzerapen eta murrizpen demokratikoa suposatzen du, eta horren ondorioz, Espainiako Abokatuaren eta Fiskaltzaren ekimenak nola Epaitegi Gorenaren epaiak atzerakoiak baino gehiago demokraziaren aurkakoak dira”.
“Bizitzako eskubidea oso-osorik defenditzeko”, gaineratu du Aralarreko koordinatzaileak, “eskubide politiko eta zibil guztiak defenditzea da indarrik handiena. Eta eskubide politikoak defendatzeko, giza eskubide guztiak, bizitzarena barne, defendatzea da indarrik handiena”.
Zabaletaren hitzetan, “Alfonso Sastre eta Doris Benegas bezala pertsonai zintzo eta kulturako hainbesteko dohain dituztenak legez kanporatzera iritsi behar den demokrazia bat ez da demokrazia heldua eta ez da demokrazia osoa”.
Aralarrek behin eta berriro bere elkartasuna adierazi nahi die eskubide urraketaren ondorioz kaltetuak gertatzen diren guztiei, mehatxatuak gertatzen direnei bezala. “Eta zentzu honetan, gure elkartasuna aitortu nahi diogu baita ere Iniciativa Internacionalista izena duen zerrendari eta zerrendako kideei”.
Aralarreko koordinatzaileak azpimarratu duenez, “Frantziako Errepublikan, Zapaterok eta besteek hainbeste miresten duten Sarkozyren errepublikan, Batasuna legezko alderdia da, eta Europako hauteskundeetara aurkeztu da. Nork pentsa lezake zentzu osoz Frantziako Errepublika arriskuan dagoela alderdien lege zibilizatu bat izateagatik? Espainiako Alderdien Legea eta bera garatzen duten ekimenak eta epaiak demokraziaren kaltetan dira, eta ondorioz, ez dute bakerako bidean laguntzen”.
Albiste erlazionatuak
Patxi Zabaleta
- Rajoyk diktatutako murrizketak "otzan" bete izana leporatu dio Zabaletak Barcinari
- Xabi Lasa: “Ongizate Estatua hutsaltzen ari dira UPN eta PSN Rajoy-ren gobernuak markatzen duen erritmoan”
- Patxi Zabaletak egoera politikoaren hausnarketa egin du Berria Telebistan
- Patxi Zabaleta: “Gernikako akordioa bete egin behar da eta horretarako gaude gaur manifetazioan”
Iniciativa Internacionalista
- Jon Abril: “Aralarrek ez du inoiz baldintzarik jarri hitz egiteko”
- Independentistak eta Ezkertiarrak koalizioak Interneten neutraltasunaren eta jabego intelektualaren egungo eredua aldaketaren alde egiten du
- Aralarrek uste du Batasunak Iniciativa Internacionalistarentzat botoa eskatzea berri ona dela demokraziaren kalitaterako
- Aralarren ustez, demokraziarentzat albiste ona da Iniciativa Internacionalista hauteskunde hauetan egon ahal izatea
Europako hauteskundeak
- Aralar ALEn, Europako Aliantza Librean, onartua izan da
- Patxi Zabaleta: “Aralarrek proiektu oso argia dauka, sendoa, eta bere kideen eta ingurukoen arteko batasuna sortzen duena”
- Aralarrek Europan ordezkaritza izateko helburua lortuta, tinko jarraituko du Euskal Herrian ezker abertzale politikoa indartzen
- Irazabalbeitia: “Euskal Herriko ahots ezkertiar eta abertzalea entzungo da Estrasburgon”


