Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek txalotu egiten du Auzitegi Gorenak IZATE taldeari arrazoia eman izana

Aralarrek txalotu egiten du Auzitegi Gorenak IZATE taldeari arrazoia eman izana

2010/11/04
  • ekologia
  • Bizkaia
  • ingurumena
Auzitegi Gorenak Izate talde ekologistari arrazoia eman dio eta Triano eta Galdames mendietatik pasatu behar zen goi-tentsio bidearen marraketa bertan behera utzi du. Gorenak egindako marraketa biotopo erditik pasatzen dela esaten du ingurugiroari kalte nabaria eginez.

Aralar pozik agertu da erabaki honekin eta Izate talde ekologistaren lana txalotu nahi du. Gizartearen borroka aurrera eraman dute eta erakunde eta enpresa handien gainetik ingurugiroaren defentsak irabazi du.

 Redesak bertan behera utzi behar ditu lanak eta Aralarrek Izateri lanean segitzeko eskatzen dio, beraien borroka eta argudioak emankorrak izan direlako.

Izateren prentsa oharra

Sententzia osoa