Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek torturaren kontrako neurri zorrotzak exijitu ditu, fiskalak Portu eta Sarasola torturatu zituzten zantzuak onartu dituela ikusita

Aralarrek torturaren kontrako neurri zorrotzak exijitu ditu, fiskalak Portu eta Sarasola torturatu zituzten zantzuak onartu dituela ikusita

2010/02/06
  • giza eskubideak
  • torturak
  • abril
Fiskalak Igor Portu eta Mattin Sarasolaren tortura salaketen aurrean lau guardia zibil epaitzeko egindako eskaria "positiboa da" Aralarrentzat, eta “beste behin agerian geratzen da Espainiako poliziak eta guardia zibilak torturatu egiten dutela”, iritzi dio Aralarren koordinatzaileorde Jon Abrilek. “Aralarrek konpromisoa eta neurri zehatzak eskatu nahi dizkie gobernu guztiei, giza eskubideen kontrako eraso larria delako”.

Aralarrek begi onez ikusi du fiskalak lau gaurdi zibili Portu eta Sarasola torturatu izana egotzi izana eta “ikerketa azken bururaino eramatea eskatzen du, bai eta epaiketa berme guztiekin egin dadin”. Hala ere, fiskalaren zigor eskariak “laburregiak” izatea iritzi dio Aralarrek "tortura salaketa baten aurrean lesioak eragitea esatea torturatu egin dela aitortzea baita eta ezin da falta moduan zigortu”. “Iraingarritzat” jo ditu Abrilek fiskalaren zigor eskariak. Torturatzaileak ezin dira zigorrik gabe gelditu, eta zigor "eredugarriak" eskatzen ditu Aralarrek. Lesioak eragitea falta moduan zigortzea eta hamar egunez lokalizatua egoteko eskaria "iraingarria da" torturak salatu dituen pertsonarentzat. Horrelako zigorrekin “berriz ere torturak eragiteko inpunitate osoa” izango dutela uste du Abrilek.

Aralarren bozeramaileak gogora ekarri du Portuk eta Sarasolak torturak salatu zituztenean, Aralarren ekimenez, Eusko Legebiltzarrak “txarretsi” egiten zituela “Espainiako  Gobernuak tortura edo tratu txarren salaketen aurrean  sistematikoki hartzen duen jarrera, salbuespenik gabeko  babesa eskainiz indar polizialei”. Aralarrek salatu egin zuen Rubalcaba barne ministroak guardia zibilei emandako erabateko babesa eta haren hartik, Legebiltzarrak eskatu zuen “txarrestea Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak Igor Porturen eta Mattin Sarasolaren  tortura-salaketen aurrean zortzi guardia zibilei emandako erabateko babesa eta, ondoren, epaileak guardia zibilok  ustezko torturak eragiteagatik inputatu dituenean mantendu  duen isiltasuna”.

“Orduan egin genuen salaketan berresten gara eta fiskalari eskatzen diogu zorrotz joka dezala eta muturreraino eraman dezala ikerketa behar den moduko neurriak hartuz”. Era berean, Aralarren koordinatzaileordeak Espainiako gobernuari eskatzen dio giza eskubide guztiak bermatzeko egin beharreko urratsak egin ditzala eta "inkomunikazioa ahalbidetzen duen Prozedura Kriminalaren Legea behingoz alda dezala".