Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek Sestaoko PSE-EEk berdintasunaren aurrean daukan jarrera hipokrita salatu du

Aralarrek Sestaoko PSE-EEk berdintasunaren aurrean daukan jarrera hipokrita salatu du

2010/04/07
  • Berdintasuna
Sestaoko gobernu sozialistak, Marcos Merino alkatea buru duela, genero berdintasunaren aurrean daukan jarrera hipokrita dela utzi du agerian. Diruaren aitzakian, Sestaoko PSE-EEk egin duen lehen murrizketa izan da Berdintasun Teknikariaren lanpostua kentzea.

Aralarrek oso kontuan dauka krisi ekonomiko gogorra bizi dugula, baina aldi berean, guztiok dakigu zenbait diru-partida ez direla erabat beharrezkoak eta horietan murrizketak egin zitzakeela udal gobernu taldeak, hain garrantzitsua den eta zeregin oso garrantzitsua duen lan eremua ezabatu gabe.

Emakumearen Nazioarteko Eguna, martxoaren 8a, igaro arte itxaron dute erabaki hori hartzeko. Horrek agerian uzten du Sestaoko PSE-EErentzat garrantzitsua argazkian ondo ateratzea dela. Horretan datza berdintasunarekiko duten konpromisoa.