Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek salatu egin du “jai egun bat hartzeko ere PSEk eta PPk zatiketa eragitea”

Aralarrek salatu egin du “jai egun bat hartzeko ere PSEk eta PPk zatiketa eragitea”

2010/04/22
  • PP
  • urriak 25
  • basabe
  • PSE
Aralarrek salatu egin du PSEk eta PPk, “jai egun bat hartzeko ere zatiketa eragitea”. Izan ere, urriaren 25a jai egun izendatzearen alde egin dute biek gaur Legebiltzarrean. Aralarren legebiltzarkide Mikel Basabek adierazi duenez, “benetan ekimen politiko handia izan behar da jai egun bat izendatzeko ere zatiketa lortu al izateko; izugarri tematu behar du pertsonak hori lortzeko”. Basaberen ustez, “eztabaida saihesteko borondaterik ez da izan; eztabaida eragiteko borondatea egon da, horixe bilatu dute sozialistek eta popularrek”.

 

Hala iritzi dio, estatutuaren onartzea jai egun izendatu beharrarekin lotu izangatik. “Ez ezazue normaltzat saldu estatutua onartzen den egunean jai hartu behar dela, sozialistek eta popularrek agintze dituzten erkidegoetan ere ez baita horrela”, azaldu du Basabek.

Aralarren ordezkariak normaltasun ezaren “beste adar bat” ere salatu du eta adierazi du “jai egun hau gutxiengoak inposatzea gehiengoari, herritar gehiago dagoelako egun hau jai gura ez duena, horrelako inposaketarik onartzen ez duena eta horrelako eztabaida antzuetan berriz ere jarraitu nahi ez duena, baita hemen ordezkaturik ere bai, eta hemendik kanpora geratu direnak ahaztu gabe ere.