Aralarrek salatu du sektore batzuk Bilboko jaietako eredua eta giroa nahasi nahi dutela
Aralarren ustez, zenbait lobbyk interes berezia dute Bilboko jaietako ereduarekin amaitzeko, zeinak txosnak eta jaigune berezia duten motorea. “Era honetako prozesuekin giroa nahasi nahi dute bakarrik, eta atzean dagoena Bilboko jai ereduarekin amaitzeko asmoa dago”, esan du Murgiak.
Eskubide zibil eta politikoak urratzen dituzten epaiketa-prozesuak geldiarazteko eskaera egin du berriro Aralarrek eta alde guztiek giza eskubideak errespetatuko dituzten bideak zabaltzea eskatu du, era horretara Euskal Herriak eskatzen duen bake prozesua abian jarri ahal izateko.


