Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek salatu du Nafarroako Gobernua “arreta galtzeko politikengatik” bakarrik nabarmentzen dela

Aralarrek salatu du Nafarroako Gobernua “arreta galtzeko politikengatik” bakarrik nabarmentzen dela

2009/08/05
  • Ekonomia
  • Nafarroako Gobernua
  • Txentxo Jimenez
  • Patxi Zabaleta
Txentxo Jimenez Nafarroako Aralarreko koordinatzaileak gaur eskainitako prentsaurrekoan salatu du sanferminak baino lehenagotik Nafarroako Gobernua bakarrik nabarmentzen dela “arreta Erkidegoak dituen arazo errealetatik aldentzeagatik”.

Jimenez Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiarekin batera azaldu da agerraldian, eta nabarmendu duenez, “Nafarroak arazo larriak ditu, eta gainera, udak aurrera egin ahala areagotzen ari dira arlo ekonomikoan, langabezian eta lurralde, osasun zein ingurumen kontuetan”.

Nafarroako Aralarreko koordinatzailearen arabera, “arazo horiei aurre egiteko ez dabiltza ezer egiten. Gobernuak eta arazo horien guztien gainean egon behar diren instituzioetako arduradunek beren funtzioak ez dituzte betetzen; ez dituzte neurriak hartzen, ahal den neurrian, arazoon ondorioak arintzeko”.

Jimenezen ustean, “guztiz kontrakoa egiten dute. Sanferminetatik foru gobernuak egiten duen gauza bakarra da arreta aldentzeko neurriak hartu, eta ez die aurre egiten erkidego honek dituen arazoei”.

Era horretara, adierazi du Gobernuak arazo batzuk arreta galtzeko erabiltzen dituela. “Uda garaiko herensugeak ere ez dira, horietako batzuk beraiek sortutako arazoak direlako: Cristina Sanzek UPNren talde uztea, adibidez; edota Berriozarko txupinazioa edo ETAren atentatuen gaitzespenen inguruan egiten duten erabilera politikoa”.

Zentzu horretan, Patxi Zabaletak salatu du Nafarroako Gobernuak eta PSNk enpresa eta sindikatu eragile bezala jokatzen dutela, “enplegu plangintzak kudeatuz”. Hala, egungo egoeraren erantzule zuzen egin ditu.
Zabaletaren aburuz, “Nafarroako enplegu plangintzak agortutzat eman behar ditugu, nahiz eta horietan hainbat milioi euro xahutu”. Hala, Nafarroa langabezia tasaren hazkunde handiena izan duen erkidegoa izan dela gogoratu du. “Baina ez da horren inguruko analisirik egiten”.

“Argi gorriak pizten ari dira, eta gizartearekiko elkartasunak eskatzen du norabidea aldatzea. Nafarroako Gobernuaren gaitasun falta eta deuseztapenak agerian geratu dira diru-sarreren inguruan eman dituen datu gozatuekin”.

Horregatik guztiagatik, elkarrizketa soziala beharrezkoa dela azpimarratu du, eta UPNrekin hitz egiteko prest azaldu da. Hala ere, Miguel Sanz “politikoki ezgaia” dela adierazi du, “bi urte eta erdian bigarren indar politikoarekin hitz egiteko gaitasunik ez duelako izan”.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak aldaketaren ez dela izango esanez Sanzek egindako adierazpenen inguruan mintzatu da Txentxo Jimenez. “Gobernuan aldaketarik ez dela izango esan badu ziur aldaketaren bat izango dela. Gobernu hau erabat agortua dagoenaren beste zantzu bat da”.

Albiste erlazionatuak