Aralarrek salatu du Lopezen gobernuak uko egin diola “besteekin hitz egiteari ere, esaten duena eta egiten duenaren arteko distantzia agerian utziz”
- Aurrekontuak
- PP
- Ezenarro
- PSE
Aralarrek ia 471 zuzenketa aurkeztu dizkio EAEko 2010eko aurreko proiektuari, “ezkerretik, abertzaletasunetik eta euskaltzaletasunik”, Ezenarrok azaldu bezala. “Guztiontzat egin nahi zuen gobernuari ekarpenak egin nahian aurkeztu genituen zuzenketa partzialak, baina izugarri larria iruditzen zaigu oposizioko taldeekin hitz erdi bat bera ere ez egin izana. Horrek erakusten du 25 parlamentarik osatzen duten alderdi sozialistak gainontzeko taldeekiko duen harrokeria eta alderdi popularrarekiko duen menpekotasuna”, salatu du Aralarren bozeramaileak.
Aurrekontuei Aralarrek aurkeztutako osoko zuzenketaren ondoren, ekonomia sailburuaren aldetik dei bat egon dela baieztatu du Ezenarrok. Aralarrek “aurrekontu ikuspegitik eta politikoki ze tarte dagoen galdetu arren, gaur da eguna erantzunik ere ez duguna jaso”. Hori da gobernu honen jarrera, harrokeria eta menpekotasuna; esaten duenaren eta egiten duenaren artean duen aldea agerian utziz”. Ezenarrok gogor salatu du “guztiontzat gobernua izango zela esanez etorri zen Patxi Lopez, elkarrizketaren gobernua izango zela esanez, baina erakutsi du Aralarrekin, eta oposizioko beste taldeekin ere, ez duela adostasuna lortzeko saiakerarik ere egin”.
Aralarren bozeramaileak PSEri leporatu dio “herri honen gehiengoak defendatzen dituen kulturaren, hizkuntzaren eta herri proiektuaren gainetik gutxiengoak defendatzen duen “normaltasuna, hots nortasun espainiazalea, ezarri nahi izatea”. “Jakina da herri ikuspegi ezberdina duguna, baina gobernuak, elkarrizketaren gobernuak, ez du gutxieneko elkarrizketa bat egin nahi izan, ezta gutxieneko akordio puntualetara heltzeko ere”, gehitu du Ezenarrok. Ildo berean, talde popularrari “argi hitz egitea” eskertu dio “sozialistak disimulatu ezinik ari direlako, eta aldiz Danborenean jaunak argi utzi duelako egiten ari direna rebantxismoa dela”.
Albiste erlazionatuak
Aurrekontuak
- Hirugarrenez aurrekontuak elkarrizketa barik onartu izana leporatu dio Basabek Lopezi
- Basabe: "PPrekin desadostasunak eszenifikatzeari utzi, eta hauteskundeak deitu"
- Aralarrek 2012ko aurrekontuak Jaurlaritzara itzultzea eskatu du, “defizita murrizteko obsesio bakarrarekin egin direlako”
- Iosu Murgia: "Aurrekontu hauek antzerki politikoa dira eta hiritarrak baztertzen dituzte"
PP
- Ezenarrok “joko bikoitzean aritzea” leporatu dio Lopezi, sozialistek sustatutako murrizketen ardura PPri egozteagatik
- PPren eskutik, herria zatitzen duen proposamen zatitzaileak egitea leporatu dio Aralarrek PSEri
- Aralarrek salatu egin du “jai egun bat hartzeko ere PSEk eta PPk zatiketa eragitea”
- "PP-PSOEren hitzarmena planteamendu faltsuetan oinarritzen da, ez aldaketa demokratikoan"
Ezenarro
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko
- Ezenarro: “Biktima guztiei egia, justizia, ordaina eta memoria zor zaie, baina ez dute arrazoi politikoa”
- Aralarren iritziz, Immigrazioaren III. Planak Ikastetxe publiko eta kontzertatuen artean ikasle etorkinen banaketa orekatuagoa bermatu beharko luke
- Ezenarro hirugarren urtez jarraian politikorik baloratuena
PSE
- Aralarrek Jaurlaritzaren lan erritmo geldoari leporatu dio legeak onartzearen atzerapena
- PPren eskutik, herria zatitzen duen proposamen zatitzaileak egitea leporatu dio Aralarrek PSEri
- Patxi Zabaletak dio PSEk Batasunarekin bildu dela ukatzea “barregarria” eta “penagarria” dela
- Aralarrek eztabaida politikoa, fiskalitate birbantzaileagoa eta bakerako apustua aurkeztuko dizkio PSEri lehentasunezko gaitzat


