Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek salatu du Lopezen eta Sanzen arteko protokoloa ez dela betetzen ari

Aralarrek salatu du Lopezen eta Sanzen arteko protokoloa ez dela betetzen ari

2011/02/11
  • sanz
  • basabe
  • akordioa
  • nafarroa
  • lopez
Urte bi joan dira Patxi Lopezek eta Miguel Sanzek elkarlanerako protokoloa sinatu zutela. Aurrerapausotzat saldu zuten gobernu bietako buruek erkidegoen arteko elkarlanerako hitzarmena, ordura arte ezinezko izan zen, gobernu aldaketarekin gauzatu ahal izan zela ere adierazi zuten. Aldiz, urte biren ostean, Aralarrek egindako galderari erantzunez Jaurlaritzak aitortu du "ez dutela ezertxo ere egin, Fomentorekin, bestela ere, sinatuko zuten hitzarmenetik harago", salatu du Mikel Basabe legebiltzarkideak.

Aralarrek galdera egin zion Eusko Jaurlaritzari 2009ko garagarrilaren 3an Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak sinaturiko lankidetza-protokolo orokorrari buruz. Abenduaren 20an egindako galderari erantzuna, atzo bertan iritsi da Legebiltzarrera. Jaurlaritzak aditzera eman duenez: "Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen dokumentazio bakarra da (...) Kantauri aldearen eta Mediterraneoaren arteko prestazio handiko trenbide korridorearen proiektuaren Iruña eta euskal Y-aren lotura zatiko" informazioa da, 2010eko azaroaren 23koa.

Mikel Basabe legebiltzarkidek "patetikotzat" jo du "hainbeste bonbo emandako akordio bat sinatu ostean, normaltasunaren izenean saldu zutena eta aurretik egon ziren arazoak gainditzen zituena, urte biren ostean ezertxo ere ez dela egin aitortzea, Fomentok bestela ere egingo lukeen hitzarmenetik harago".

Informazio gehiago