Aralarrek salatu du lehendakariak uko egiten diola EkoEuskadi 2020 estrategian lidergoa hartzeari
- Maeztu
- Ingurumena
Aralarren legebiltzarkide Dani Maeztuk lehendakariari “errespetu faltaz” jokatzea leporatu dio. Maeztuk lehendakariari interpelazioa egin asmoa zion gaurko Legebiltzarreko osoko bilkuran, EkoEuskadi 2020 Jaurlaritzaren estrategiaren inguruan. Patxi Lopezi zuzendutako interpelazioak hainbat aldaketa pairatu ditu egunean zehar eta lehendakariari zuzendutakoa bazen ere, azkenean Ingurumen sailburuari utzi diote erantzuteko ardura eta gai-ordenean atzeratu egin dute. Aralarren ordezkariak onartu du, “estrategia honetan lehendakariari erantzukizuna eskatzen diogun bakoitzean antzekoa gertatzen dela, lidergoa hartzeari uko egiten dio”.
“Agerian geratu du Jaurlaritzarentzat marketing eta propaganda hutsa dela”, gaineratu du, “bestela, transbertsalitatea aldarrikatzen duen egitasmo hori azaltzeko eta lehendakariaren lidergoa aintzat hartzen duen estrategia hori azaltzeko, lehendakariak berak egon beharko zukeen interpelazioari erantzuten”, salatu du.
Maeztuk onartu du lehendakariak interpelazioaren atzerapena eskatzea ez litzaiokeela hain larria irudituko, “baldin eta benetan bera badago estrategiaren buruan eta azalpenak emateko asmoa erakusten badu”. Hala ere, Ingurumen sailburuari eskertu dio “aurpegia ematera” etorri izana. Hala ere, “eztabaida hankamotz” geratu dela argudiatuz, interpelazioa azaltzeari uko egin dio. “Ez zait zilegi iruditzen fiskalitateaz, enpleguaz, babes sozialaz, osasunaz eta beste hainbat gairen inguruan Ingurumen sailburuari galderak zuzentzea, are gehiago, dokumentuan bertan azaltzen denean estrategiaren lidergoa lehendakariak hartzen duela”, azaldu du. Maeztuk “antzezlan hori egiteko eta propaganda egiteko” prest ez dagoela esan du.
Hala ere, Aralarren ordezkariak iragarri du garapen ereduaren eta EkoEuskadi 2020ren eztabaida Legebiltzarrera eroateko helburuarekin mozioa aurkeztuko duela, “behingoz, arlo honetan herritarrei zor dioten eztabaida gizarteratzeko.
Albiste erlazionatuak
Maeztu
- Arlo publikoko langileen murrizketak zuzendu beharko ditu gobernuak, Aralarren ekimenez
- Aralarrek elkartasuna adierazi die eraildako ertzainen senideei
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “proposamen zehatza ekar dezala Legebiltzarrera, zerga politikan arautzeko eskumena izan dezan”
- Maezturen iritziz, "agortutako gobernuaren lehendakariak legealdia amaitzeko mehatxua egin du gaurko diskurtsoan"
Ingurumena
- Aralarren mozioa onartu eta harrobien arloko plan bi egiteko epe berria eman dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari
- Garmendiak ez du aipatu ere egin Legebiltzarrak Arabako gasaren inguruan hartu zuen akordioa Bartzelonako forumean
- Aralarrek Atxarteko harrobiaren berreskuratzearen inguruan bi ekimen erregistratu ditu
- Praileaitzi 100 metroko babesa eskaintzen dion dekretua onartzea eskatu dio Aralarrek gobernuari


