Aralarrek salatu du lan erreformak langileriaren eta langabetuen bizkar gainean uzten duela krisiaren zama guztia
- Ubera
- Patxi Zabaleta
“Erret dekretu hau ez da itxura egitea besterik Europan zerbait aurkeztu ahal izateko”, adierazi du Zabaletak. Salatu duenez, lan erreformak EREak errazten ditu, “baina inseguritate juridiko osoz”. Gaineratu duenez, “ematen dituen langileen kaleratzeko baldintzak errazten ditu, baina izugarrizko inseguritatea sortuz”. Eta hirugarrenik, gazteen lanari buruz, 10 eta 11. artikuluan ematen den ekimen bakarra da aurreikustea gizarte segurantzari ordaindu beharrak murriztu egingo direla, besterik ez. “Ikusteko zenbatetaraino hutsala eta eduki gabea den, laugarren xedapen gehigarrian esaten du Gobernuak egingo duela balorazio bat 2011ko abenduak 31 baino lehenago. Gazteei buruzko enpleguan erabat funtsik gabea da dekretu hau”.
Bestalde, Rebeka Ubera Gipuzkoako batzarkideak salatu duenez, “krisi finantzieroa eragin duten ekonomia espekulatzailearen eragileek Estatuen kutxa publikoak hustu dituzten laguntzak jaso dituzte beren irabaziak handitzen jarraitzeko”.
“Une honetan inoiz baino beharrezkoagoa da langileei eta herritarrei oro har lagunduko dieten benetako neurriak artesa”, azpimarratu du Uberak, eta erakundeek jokabidea “errotik” aldatzea eskatu du. “Errotik aldatzea ez da onartu berri den lan erreforma onartzea. Errotik aldatzea da zerga sistema berrikustea eta herritarrek dutenaren arabera tributatzea, iruzurraren kontrako borroka sendo eta eraginkorra abiaraztea”
Amaitzeko, Aralarrek bat egiten du sindikatuek deitutako greba deialdiarekin, eta dei bat zuzentzen die beste sindikatu guztiei greba deialdia babestu dezaten, “ezinbestekoa eta presazkoa” delako egoera honen aurrean.
Albiste erlazionatuak
Ubera
Patxi Zabaleta
- Rajoyk diktatutako murrizketak "otzan" bete izana leporatu dio Zabaletak Barcinari
- Xabi Lasa: “Ongizate Estatua hutsaltzen ari dira UPN eta PSN Rajoy-ren gobernuak markatzen duen erritmoan”
- Patxi Zabaletak egoera politikoaren hausnarketa egin du Berria Telebistan
- Patxi Zabaleta: “Gernikako akordioa bete egin behar da eta horretarako gaude gaur manifetazioan”


